Tresna pertsonalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Interneten adituak

Atalak
Hemen zaude: Hasiera / Bloga

Ploneren segurtasun eguneraketa

Ploneren Segurtasun Taldeak, segurtasun-eguneraketa baten berri eman du. Segurtasun partxea, datorren asteartean argitaratuko da eta partxea era egokian instalatzea gomendatzen da.

TurisTIC RobSoC aurkezten TURITEC kongresoan

Malagan ospatzen den TURITEC 2012 kongresuan gaude, Turismoa eta Informazio eta Komunikazioen Teknogien Kongresoan gure TurisTIC RobSoC: Turismora zuzendutako Collective Intelligence eta Robotic Social Curation. Ilusio eta lan asko ipini dugun lan honetan Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatearen laguntza izan dugu. Kongresu berean CodeSyntax-en beste lan bat aurkezten da: : BALIATOUR, Plataforma Integral de Gestión de equipamientos turísticos delakoa

EuskaraBildua jardunaldian, atzerriko esperientziak

Joan den ostiralean iAmetza Interaktiboa, Argia eta Ametzagaiña taldeak antolatutako Euskarabildua jardunaldian izan ginen. Euskararentzako aukera berriak teknologia berrien esparruan eta sarean, bereziki sare sozialetan begia jarrita.

Interneteko marketin ikastaroa

Azaroaren 8an Interneteko marketinaren inguruko ikastaroa emango dut UEUren udazkeneko ikastaro-sortaren baitan, Eibarko Markeskoako egoitzan.

PloneConf 2012

Urriaren 9an hasi zen urteroko Plonelarien bilgunea: Plone Konferentzia. Aurten Holandako Arnhem hirian antolatu dute eta bertan bildu gara 400 plone-zale eta plonelari baino gehiago. Hona hemen ikusi eta ikasitakoaren laburpentxoa.

Card sorting: edukiak antolatzen

Card sorting edo txartelak antolatzea webgune bateko edukiak antolatu, hierarkizatu eta erabakitzeko metodo oso erabilia da.

Interneten egoera 2012an

Txosten argigarri eta interesgarria atera du Bussines Insider webguneak Interneten erabilpena dela eta. Orain arteko erabilpenaren datuak emateaz gain prospektiba apur bat eginez etorkizuna nolakoa izango den iragartzen du. Eta etorkizuna mugikorretan dago.

"Egin ditzagun produktu hobeak; horrela euskaraz kontsumitzea errazagoa izango da"

Enpresarean azokan izan ginen atzo, Donostiako Kursaalean, euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen topagunean. Gure gerente eta lankide Eneko Astigarragak mahainguru batean parte hartu zuen, besteak beste. Horra Astigarragaren ideietako bat: "Egin ditzagun produktu hobeak; horrela euskaraz kontsumitzea errazagoa izango da".

Arnhemerako maletak prestatzen

Aurtengo Plone Konferentzia Herbehereetan izango da, Arnhemen hain zuzen ere, bertan bilduko gara mundu guztitik etorritako Plone erabiltzaileak eta baita plataformaren garatzaileak ere.
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: