Tresna pertsonalak

Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Interneten adituak

Atalak
Hemen zaude: Hasiera / Bloga / Kisale, bizikleta denda sarean

Kisale, bizikleta denda sarean

Azken hilabeteetan gogor lan egin ostean, kalean da gure abentura berria: Kisale. Bizikleta eta txirrindularitzaren mundua ondo ezagutzen duten bazkideekin batera sareko bizikleta denda ireki berri dugu.

Kisale bizikleta denda martxan jarri berri dugu. Abentura berri honetan ez gaude bakarrik, gurekin batera Oskar Aguiriano, Mikel Sudupe, Koro Gabiola eta Iñaki Iraola ditugu.

Oskar eta Mikelek bizikletaren inguruko ezagutza jartzen dute, materiala, hornitzaileak eta abar.

Koro eta Iñaki Internet eta sare-sozialetan jardungo dira Kisale ezagutzera ematen.

Guk ecommerce dendaren garapena daramagu, baita SEO-a, estatistiken analisia edota marketina ere, besteak beste.

Oraingoz hasi besterik ez dugu egin, gutxika-gutxika joango gara hazten, webgunea hobetzen, produktu gehiago saltzen, bezero eta lagunekin batera ikasi eta bidea eginez.

Hortxe duzue Kisale nahi duzuenerako!

etiketak: ,
Jaso epostaz artikuluak

Idatzi zure eposta helbidea: