Euskal Herriko Podologoen Elkartearen webgune berria
Joan zen ostiralean Euskadiko Podologoen Elkargoaren web gune berria aurkeztu zen. Kolegioari buruzko informazioaz gainera, artikulu zientifikoa, osasunari buruzko txoko bat, eta arlo horrekin zerikusia duten hainbat kontu argitaratuko dira webgunean.
Goiena.net atariari diseinu saria
Society For News Design (SND) elkartearen sail espainolak antolatutako "Lo mejor del diseño periodístico España-Portugal" diseinu lehiaketan, aipamena jaso du CodeSyntax-ek egindako webgune batek, Goiena.net Debagoieneko atariak.
Goiena.net-en albisteen testua aurkezteko era nabarmendu du epaimahaiak, El Pais edo El Mundo bezalako medio digitalekin batera aipamena lortzerakoan.
OAC Jardunaldia. Open Archive Cataloger
Deustuko Unibertsitateko DELi, ikerketa taldeak eta CodeSyntax-ek elkarrekin eramango duten OAC ikerkuntza proiektuak badu SAIOTEK egitasmoaren laguntza ofiziala.
Ekainaren 16an OAC Jardunaldi irekia izango dugu CodeSyntax-en instalakuntzetan.