Kolonbia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kolonbiako Errepublika
'República de Colombia'
Kolonbiako bandera
Bandera

Kolonbiako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Libertad y Orden
(Askatasuna eta Ordena)
Kolonbiaren kokapena
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Bogota
4°39′N 74°3′W / 4.65°N 74.05°W / 4.65; -74.05Koordenatuak: 4°39′N 74°3′W / 4.65°N 74.05°W / 4.65; -74.05
Hizkuntza ofiziala(k) Gaztelania
Gobernua
Presidentea
Presidenteordea
Errepublika presidentzialista
Juan Manuel Santos
Angelino Garzón
Independentzia
- Aldarrikatua
- Onartua
Espainiatik
1810 uztailaren 20
1819 abuztuaren 7
Eremua
• Guztira
• Ura

1.141.748 km² (26.)
% 8,8%
Biztanleria
• Zenbatespena (2011-05-03)
• Errolda (2005)
• Dentsitatea

Herritarra

45.959.809[1] (29.)
42.888.592[1]
40 biztanle/km² (173.)

kolonbiar
Dirua Kolonbiako Pesoa (COP)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC -5)
Ez (UTC -5)
Interneteko domeinua .co
Telefono aurrezenbakia +57

Kolonbia, ofizialki Kolonbiako Errepublika, Hego Amerikako ipar-mendebaldean dagoen estatua da. Ekialdean Venezuela eta Brasilekin du muga, hegoaldean Ekuador eta Perurekin, iparraldean Ozeano Atlantikoarekin (Karibe itsasoa) eta mendebaldean Panama eta Ozeano Barearekin. Karibe itsasoan Panama, Costa Rica, Nicaragua, Honduras, Jamaika, Haiti, Dominikar Errepublika eta Venezuelarekin ditu itsas mugak eta Ozeano Barean Panama, Costa Rica eta Ekuadorrekin[2]. Hiriburua Bogota da.

1.141.748 km²-ko azalera du eta 45.959.809 biztanle (2011ko zenbatespena)[1]. Beraz Hego Amerikako laugarren herrialderik handiena da, Brasil, Argentina eta Peruren ondoren, eta bigarren populatuena, Brasilen ondoren.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Mapa fisikoa.
Sakontzeko, irakurri: Kolonbiako geografia

Kolonbia Hego Amerikako ipar-mendebaldean dago. 1.141.748 km²-ko azalera du, hots, Hego Amerikako laugarren handiena eta munduko 26.a.

[aldatu] Eskualde naturalak

Sakontzeko, irakurri: Kolonbiako eskualde naturalak

Herrialdean sei eskualde natural bereizten dira: Andeetako eskualdea, Karibeko eskualdea, Orinocoko eskualdea, Amazonaseko eskualdea, Pazifikoko eskualdea eta Uharteetako eskualdea).

[aldatu] Mendiak

Mendirik altuenak Pico Cristobal Colón (5.775 m) eta Pico Simón Bolívar (5.775 m) dira, Sierra Nevada de Santa Martan daudenak.

Hauen ondoren Andeetako Nevado del Huila (5.750 m), Ritacuba Blanco (5.410 m), Nevado del Ruiz (5.321 m) eta Nevado del Tolima (5.216 m) mendiak ditugu.

[aldatu] Historia

[aldatu] Banaketa administratiboa

[aldatu] Departamenduak

Sakontzeko, irakurri: Kolonbiaren banaketa administratiboa

Administratiboki Kolonbia 32 departamendu eta Hiriburu Barruti batean banaturik dago.

Departamendua Hiriburua
1 Flag of Amazonas Department.svg Amazonas Leticia
2 Flag of Antioquia Department.svg Antioquia Medellín
3 Flag of Arauca.svg Arauca Arauca
4 Flag of Atlántico.svg Atlantiko Barranquilla
5 Flag of Bolívar (Colombia).svg Bolívar Cartagena de Indias
6 Flag of Boyacá Department.svg Boyacá Tunja
7 Flag of Caldas.svg Caldas Manizales
8 Flag of Caquetá.svg Caquetá Florencia
9 Flag of Casanare.svg Casanare Yopal
10 Flag of Cauca.svg Cauca Popayán
11 Flag of Cesar.svg Cesar Valledupar
12 Flag of Chocó.svg Chocó Quibdó
13 Flag of Córdoba.svg Córdoba Montería
14 Flag of Cundinamarca.svg Cundinamarca Bogotá
15 Flag of Guainía.svg Guainía Inírida
16 Flag of Guaviare Department.svg Guaviare San José del Guaviare
17 Flag of Huila.svg Huila Neiva
Departamendua Hiriburua
18 Flag of La Guajira.svg La Guajira Riohacha
19 Flag of Magdalena.svg Magdalena Santa Marta
20 Flag of Meta.svg Meta Villavicencio
21 Flag of Nariño.svg Nariño Pasto
22 Flag of Norte de Santander.svg Norte de Santander Cúcuta
23 Flag of Putumayo.svg Putumayo Mocoa
24 Flag of Quindío.svg Quindío Armenia
25 Flag of Risaralda.svg Risaralda Pereira
26 Flag of San Andrés y Providencia.svg San Andrés eta Providencia San Andrés
27 Flag of Santander (Colombia).svg Santander Bucaramanga
28 Flag of Sucre (Colombia).svg Sucre Sincelejo
29 Flag of Tolima.svg Tolima Ibagué
30 Flag of Valle del Cauca.svg Valle del Cauca Cali
31 Flag of Vaupés.svg Vaupés Mitú
32 Flag of Vichada.svg Vichada Puerto Carreño
33 Flag of Bogotá.svg Hiriburu Barrutia Bogotá

[aldatu] Hiri garrantzitsuenak

  1. Bogotá: 7.363.782 biztanle. (2010eko zenbatespena[3])
  2. Medellín: 2.343.049 biztanle.
  3. Cali: 2.244.639 biztanle.
  4. Barranquilla: 1.186.640 biztanle.
  5. Cartagena de Indias: 944.250 biztanle.
  6. Cúcuta: 618.310 biztanle.
  7. Soledad: 535.417 biztanle.
  8. Ibagué: 526.547 biztanle.
  9. Bucaramanga: 524.112 biztanle.
  10. Pereira: 457.103 biztanle.
  11. Soacha: 455.992 biztanle.
  12. Santa Marta: 447.857 biztanle.
  13. Villavicencio: 431.476 biztanle.
  14. Bello: 413.107 biztanle.
  15. Pasto: 411.706 biztanle.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntzak

Sakontzeko, irakurri: Hispanofonia

Hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da, 1499an espainiarrek Mundu Zaharretik eramanda Kolonbian sartu zutena eta 500 urte baino gehiagotan zehar bertako hizkuntzak ordezkatu dituena. Hala ere herrialdean oraindik 65 mintzaira indigena existitzen dira, 1991an konstituzioaren bidez lehenengo aldiz ofizialki onartu zituztenak. Gaur egun biztanleen %3ak indigenak dira, eta horietatik 800.000-850.000 hiztun propioak dira.

Besteak beste, eta 2001eko datuen arabera, hauek dira hiztunen kopuruak eta euren geografia:

[aldatu] Literatura

Sakontzeko, irakurri: Literatura amerikar eta Gaztelaniazko literatura

Gabriel Garcia Marquez (1927) kolonbiar idazle ezagunena da.

[aldatu] Beste batzuk

Aipatzekoak dira Fernando Botero (1932) eskultorea, Sergio Cabrera (1950) eta Victor Gaviria (1955) zinema zuzendariak eta Juanes (1972) eta Shakira (1977) abeslariak, besteak beste.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Zientzia

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b c Departamento Administrativo Nacional de Estadística 2011ko maiatzaren 3an kontsultatua
  2. Tratados Internacionales limítrofes de Colombia
  3. Censo General 2005: Proyección población 2010

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Kolonbia


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Angila · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Frantziar Guyana (Frantzia) • Falkland Uharteak (Erresuma Batua)