Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2013ko Euskal Etxeentzako dirulaguntza deialdiaren edukia argitaratu du Jaurlaritzak

2013ko Euskal Etxeentzako dirulaguntza deialdiaren edukia argitaratu du Jaurlaritzak

Datorren urteko Euskal Etxeentzako dirulaguntzen deialdia abenduaren 21ean argitaratuko da ofizialki Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), baina Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak edukiak sarean jarri ditu, www.euskadi.net/euskaldunak webgunean eta www.euskaletxeak.net atariaren bitartez. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.

Vitoria-Gasteiz. Euskal etxeetako zuzendaritza eta arduradunei laguntzeko asmoz, Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak sarean jarri du 2013ko euskal etxeentzako dirulaguntza deialdiaren edukia. Ofizialki deialdia abenduaren 21ean argitaratuko da EHAAn eta orduantxe irekiko da eskabideak bidaltzeko epea. Hala ere, orain aurreratzen den informazio honi esker horretarako behar diren datuak eta dokumentuak biltzen has daitezke Diasporako elkarteak.

Aurtengo deialdiaren zuzkidura 1.234.667 eurotakoa izango da. Horietatik 934.667 euro V. kapitulurako (Ekintzak eta jarduera) izango dira; eta 300.000 euro VII. kapitulurako (Azpiegiturak).

Deialdiaren edukiak ikusteko, jo hona. Ebazpena eta eskabideak aurkezteko inprimakiak, hemen.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita