Datorren urteko Euskal Etxeentzako dirulaguntzen deialdia abenduaren 21ean argitaratuko da ofizialki Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), baina Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak edukiak sarean jarri ditu, www.euskadi.net/euskaldunak webgunean eta www.euskaletxeak.net atariaren bitartez. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da.
2012/12/13
Pasa den ostiral arratsaldean, abenduraren 7an, iritsi zen Unai Basurkok gidatutako belaontzia Puerto Madrynera. Uste baino gehiago kostatu zitzaion ontziari portura sartzea, kontrako haize gogorrak ez baitzuen sobera laguntzen. Esfortzuak merezi izan zuen, ordea, kaian ongi etorri beroaz gozatu ahal izan zutelako beste behin. Oraingo honetan, Puerto Madryngo “Etorritakoengatik” euskal etxeko kideek harrera paregabea eskaini zieten marinelei. Indarrak berreskuratu asmoz, euskal etxeak gonbidatuta, tripulazioak inguruko jaki preziatuenetako bat dastatzeko aukera izan zuen, patagoniar arkumea.
2012/12/13
Oso gaztea da Buenos Aires probintziako Mar Chiquita partiduko euskal etxea; eta gazteen indarrarekin burutu ditu 2012 urteko proiektu guztiak. Euskal Herriaren kultura zabaltzea helburu nagusia badu ere komunitatearen beharrak eta kezkak gogoan izaten ditu Izatez Harrok. Engaiamendu horrek builtzatuta, Mar Chiquita-ko II. Hezkuntza Erakusketan hartu zuten parte euskal etxeko kideek, joan den azaroan. Partaidetza urrian gauzatutako ‘Gernikako Bonbardaketa, 75. urteurrena’ erakusketaren jarraipena bihurtu zen, eta Bizkaiko herriari buruzko aurkezpenean izan ziren eskoletako neska eta mutilek oraingo kultur ekitaldian euskarazko hitz eta agur batzuk ikasteko aukera izan zuten.
2012/12/13
Iragan larunbateko gauean New Yorkeko Euskal Etxea diskoteka bihurtu zen, elkartearen aurreneko Gayaldia ospatzeko. Festa ekitaldi "historikoa" izan zen euskal etxearenrentzat, izan ere, elkartearen ia ehun urtetan egin den aurreneko gay jaia izan zen. Ron Like Hell DJ-ak jarri zuen musika eta Rowan eta David go-go boys-ek dantza mugimenduak, gau osoan gelditu gabe ibili baitziren dantzan euskal etxeko tabernako barra gainean. Festa ahaztezina izan zen, antolatzaileen esanetan, eta datorren urtean bigarren edizioa izango du, zalantzarik ez.
2012/12/12
Apurka apurka ari dira geurera heltzen munduan zehar euskaldunek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egin zituzten ekitaldien berriak eta argazkiak. Londresen, adibidez, London Basque Society elkarteak National Gallery museo ospetsuaren eskaileretan grabatu zuen euskararen aldeko bideoa, Sydney-en Gure Txoko elkarteak bazkari jendetsua egin zuen -tiketak agortu egin ziren- eta Boiseko euskaldunak herriko tabernetan kantuan ibili ziren. Jarraian, ekitaldi hauetako eta beste batzuetako bideo eta argazki kronika.
2012/12/12
Baita ere ...
Uruguaiko San Joseko Euskaldunak Euskal Etxeak Jose Mendiague bertsolaria gogora ekarri zuen
2012/12/12
Gizataldeen Jaia eta argazki erakusketa Euskararen Eguna ospatzeko Azulgo Gure Txokoa EEan
2012/12/12
Jaio berria den Argentinako Los Toldos herriko Oroimenez Euskal Etxeak San Tomas eguna ospatuko du
2012/12/11
Limako Euskal Etxeko bazkide ugari bildu ziren Euskararen Eguna eta San Frantzisko Xabier ospatzeko
2012/12/11
Bere On line ikastaroa egiteko bekak emango dizkio Euskaltzaleak-ek euskara klaserik ez duten EEei
2012/12/10
Euskal literaturak jakinmina piztu zuen Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan
2012/12/10