Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Ez genuen geurea sentitzen, baina gure harremanak Patxi Lópezen gobernuarekin adeitsuak izan dira"

"Ez genuen geurea sentitzen, baina gure harremanak Patxi Lópezen gobernuarekin adeitsuak izan dira"

2012/12/11

Arantxa Anitua, Buenos Aireseko Laurak-Bat Euskal Etxeko lehendakariak, elkarrizketa eskaini dio iragan asteburuan Noticias de Gipuzkoa egunkariari. Solasaldian Euskal Etxearen jarduerak, Euskal Herriko Bake Prozesua, eta etorkizuna eta beste hainbat gai izan ditu hizpide. Anituaren esanetan, Laurak Bat "ez da elkarte partidista, baina bai politikoa. Gure estatutuetan Euskal Herri osoaren independentziaren alde agertzen gara", baitetsi du. "Hemendik kosta egiten zaigu ulertzea zergatik izan dituzten hainbeste traba EAJ eta Bilduk bat egiteko, biek helburu bera izanik. Alderdi mugimenduek ezin dute helburu amankomuna urrundu", amaitzen du.

Buenos Aires, Argentina. Noticias de Gipuzkoa egunkariak elkarrizketa egin dioBuenos Airesko  Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakari Arantxa Anituari. Elkarrizketa, gaztelaniaz, hemen irakur daiteke; jarraian, hainbat pasarte laburbildu ditugu euskaraz.

Argentinarren %10ek jatorri euskalduna duela eta Argentinako kontzientzia kolektiboak aintzat hartzen duela dio Anituak. Landari lotutako irudia da batez ere, nahiz eta ETAren itzalak irudi hori ilundu duen. Dena den, ETA gaitzesten dutela azaltzen saiatzen dira. Bake prozesuari dagokionean, Argentinatik pozez hartu zuten berria, haien nahia banda armatuaren desegitea izan omen baita beti.

Euskal Herriaren independentziaren alde daude Laurak-Baten, eta pozik daude azken hauteskundeetako emaitzekin, nahiz eta kosta egiten zaien ulertzea zergatik izan dituzten hainbeste traba EAJ eta Bilduk bat egiteko, biek helburu bera izanik.

PSEren gobernuarekin izandako harremanei dagokienez, Anituak dio adeitsuak izan direla, nahiz eta ez zuten berea sentitzen. Beldur ziren haien sinboloen kontra eraso egingo ote zuten edota diru-laguntzak iritsiko ez ote ziren.

Euskal Etxea sostengatzeko, Eusko Jaurlaritzatik  iristen diren diru-laguntzak eta kideen ekarpenak dituzte. Lehena, kultur proiektuetara bideratzen dute osoki. Horrez gain, badituzte beren baliabideak: euskal sukaldaritzako jatetxe bat, hainbat espazio alokairuan, frontoia edota euskara klaseak.

 

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita