Hemen zaude: Hasiera Oroimenean Andoni Santamaria Ilundain
Dokumentu Akzioak

Andoni Santamaria Ilundain

2008/06/02

Iruñea-Pamplona
[Joan den maiatzaren 23an urtebete bete da Andoni Santamaria hil zela. Hori dela-eta Norma Rios-ek Buenos Airesetik idazten ditu lerro hauek (argazkia, Diario de Noticias: Andoni eserita, erdian dagoena da]

Bere gomuta ekarri nahi dut, nahiz eta birritan bakarrik ikusi ahal izan nuen, Buenos Airesa bisitan etorri zela, e-mail batzuk elkarri bidali genizkiolarik denbora laburrean.

Ez nuen ezaguera sakontzeko aukerarik izan, baina gutun truke horrek iraun zuen tarte labur horretan, laguntzeko arrengura somatu nion Euskal Herriari buruz nituen galdera guztiei zegokienez, bereziki Nafarroa eta Iparraldeaz, eta zinez prest harrapatu nuen laguntza behar zuenari laguntzeko, handia baitzen euskal gauzak transmititzeko zuen amodioa eta arlo askotan zeukan jakitatea hedatzeko borondatea.

Oso gogoan daukat gau hura, 2006ko irailaren 16a, orduan ezagutu bainuen. Lagun batzuekin ginela solasaldi jatorra partekatu genuen 'Avenida de Mayo'-n, kafea hartzen ari ginela, eta geroago bisita bat egin zigun Buenos Aireseko 'Centro Vasco Francés'era.

Euskal Kulturaren alde lan egiteko nahikeria, bere zuen gogo gaztea, horrexek uste dut gehien eragin zidala, adinak isla eskasa lortzen baitzuen beregan, bizitasun handiduna, bere buru argiak ez baitzituzten zeuzkan hirurogeita hamarretik gora urte adierazten, ezta hurrik ere.

Heriotzak gauza asko egiten arin zela tupustean harrapatu zuela uste dut, proiektu asko betetzeke.

Bere izaera soil eta atsegina nahi dut azpimarratu, borrokalaria, nigan eragin zuena, eta ekarri duena bera joan zela urtebete bete denean, oraino nire pentsamendu eta amodioan present egotea. Gogoratzea merezi duen langile nekaezina, beti ere Euskal Herriari zion amodio handiarengatik.

Andoni sekula utziko ez gaituen pertsona horietakoa da, egin zituen gauza guztietan baitago, bere etsenplu eta apaltasunean. Diskira berezia daukaten izaki horietakoa zen, ezagutu gabe ere oso pertsona on somatzen baitzenuen. Hori utzi zuen nigan. Segitzen du eta segituko du present, honelakoa behar baitu izan Euskal Herriarengatik hainbeste egin zuen pertsona baten gomutak.

Norma B. Ríos
Buenos Aires, Errepublika Argentinarra
[Andoni Santamariari buruz, ikus hemen