'Erandioko Bazterrak' argazki erakusketa, abenduaren 16 arte egongo da ikusgai Lapridako Lagunen Etxea-n

'Erandioko Bazterrak' argazki erakusketa, abenduaren 16 arte egongo da ikusgai Lapridako Lagunen Etxea-n

2012/12/12

23. urtemugaren urtean 'Erandioko Bazterrak' argazki bilduma jaso zuen Lapridako euskal etxeak bere egoitzan erakusteko. Bizkaiko herriaren irudiak biltzen dituen erakusketa berrogei argazkiz dago osatuta eta egile ugariren lanak batzen ditu, tartean, Jon Erramon Fano Bilbao, Fermin Areitio eta Erandioko Radio Club Takolos elkarteko beste kide batzuenak. Erakusketa abenduaren 16 arte egongo da ikusgai Lapridan; epe hau bukatutakoan, eskatzen dutenen euskal etxeei emango zaie maileguz. Erandioko bazterrak lekuko, Euskararen Eguna ere ospatu zuten Lagunen Etxeako lagunek abenduaren 3an.

Gehiago Irakurri…

Kaliforniako Unibertsitateko ikasle batek irabazi du "Etxepare Munduan" argazki lehiaketa

Kaliforniako Unibertsitateko ikasle batek irabazi du "Etxepare Munduan" argazki lehiaketa

2012/12/11

Eva M. Wheelerrek irabazi du Etxepare Euskal Institutuak antolatutako “Etxepare Munduan” argazki lehiaketa. Evak Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbaran, Euskara eta Euskal Kultura ikasten du eta udan euskal barnetegi batean euskara ikasi ahal izateko saria irabazi du. Horrez gain, bere irakasleek ere saria eskuratuko dute: Euskal Herrira bidaiatzeko laguntza. Zorionak!

Gehiago Irakurri…

11 eta 15 urte artekoa bazara, zatoz urtarrilaren 4tik 8ra egingo den Chascomuseko Udalekura

11 eta 15 urte artekoa bazara, zatoz urtarrilaren 4tik 8ra egingo den Chascomuseko Udalekura

2012/12/11

Zabalik dago jadanik Zingirako Euskaldunak euskal etxeak antolatutako laugarren udalekuan parte hartzeko izenematealdia. Deialdia 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzenduta eta helburua euskal giroko oporraldi bat pasatzea da. 2013ko Chascomuseko Udalekua urtarrilaren 4ean hasiko da eta 8an bukatuko, agur ekitaldi batekin. Egonaldiaren kostua 350 pesokoa izango da eta 300koa Chascomusetik 500 kilometro baino urrunagora bizi diren partaideentzat. Izena emateko epea abenduaren 21ean itxiko da, eta tramitea gauzatzeko urratsak segidako artikulu honetan argituko ditugu.

Gehiago Irakurri…

"Ez genuen geurea sentitzen, baina gure harremanak Patxi Lópezen gobernuarekin adeitsuak izan dira"

"Ez genuen geurea sentitzen, baina gure harremanak Patxi Lópezen gobernuarekin adeitsuak izan dira"

2012/12/11

Arantxa Anitua, Buenos Aireseko Laurak-Bat Euskal Etxeko lehendakariak, elkarrizketa eskaini dio iragan asteburuan Noticias de Gipuzkoa egunkariari. Solasaldian Euskal Etxearen jarduerak, Euskal Herriko Bake Prozesua, eta etorkizuna eta beste hainbat gai izan ditu hizpide. Anituaren esanetan, Laurak Bat "ez da elkarte partidista, baina bai politikoa. Gure estatutuetan Euskal Herri osoaren independentziaren alde agertzen gara", baitetsi du. "Hemendik kosta egiten zaigu ulertzea zergatik izan dituzten hainbeste traba EAJ eta Bilduk bat egiteko, biek helburu bera izanik. Alderdi mugimenduek ezin dute helburu amankomuna urrundu", amaitzen du.

Gehiago Irakurri…

Zaragozako Nafar Etxekoak Barcenarengana Iruñean bisitari, euren historia-liburua oparituz

Zaragozako Nafar Etxekoak Barcenarengana Iruñean bisitari, euren historia-liburua oparituz

2012/12/10

Nafarroako presidente Yolanda Barcinak harrera egin zien Zaragozako Nafar Etxeko ordezkariei joan den astean Nafarroako Jauregiko bere bulegoan. Bisitariek euren elkarteak 50 urte bete dituela-eta argitaratutako liburuaren ale bat oparitu zioten. Zaragozatik bertaratu ziren, hiriko nafar elkarteko lehendakari Rosa Mary Ibañez eta liburuaren egilea, Arturo Navallas, eta elkarteko Mariano Romeo, Alfredo Bergua eta Concha Portero, adierazi dute exekutibotik.

Gehiago Irakurri…

Arrakastatsu Madrilen Complutense Unibertsitateko eleaniztasunari buruzko jardunaldiak

Arrakastatsu Madrilen Complutense Unibertsitateko eleaniztasunari buruzko jardunaldiak

Unibertsitateko Euskara Sailak antolaturik, eleaniztasunari buruzko jardunaldiak egin ziren Madrilgo Complutensean iragan azaroaren 28 eta 29an. Ekitaldiek ikasleen erantzun oso ona izan zuten eta egitaraua osatzen zuten hamar hitzaldietara entzule asko bertaratu ziren. Hizkuntzalaritzarekin eta hizkuntzen arteko elkarbizitzarekin loturiko hainbat gaien artean euskarari buruzko bi solasaldi interesgarri eman zituzten Karlos Cid Abasolo eta Arantzazu Fernandez Iglesias irakasleek.

Gehiago Irakurri…

HABEren Euskara Munduan-ek 75 euskal etxetan euskara eskolak sustatuko ditu 2012/2013 ikasturtean

HABEren Euskara Munduan-ek 75 euskal etxetan euskara eskolak sustatuko ditu 2012/2013 ikasturtean

HABEk itxi berria du Euskal Etxeetako euskara-eskolak diruz laguntzeko deialdia eta 2012/2013 ikasturtean 75 elkartetan euskara eskolak emango direla iragarri du. Laguntza horien bitartez 22.000 eskola-ordu baino gehiago emango dira eta 2.000 ikasle heldu inguru arituko dira euskara ikasten zentro horietan. Horiekin batera, 1.000 umetik gora aritzen da eremu horretan euskara ikasten. Orotara, ikasturte honetan 230.000€ banatuko ditu HABEk Euskal Etxeen artean, Euskara Munduan programaren baitan, adierazi dute erakundetik. Bestalde, euskal etxe berri bat gehitu zaio aurten programari: Vancouverreko Zazpiak Bat Basque Society, Kanadan.

Gehiago Irakurri…

Edorta Jimenezek "Baleen berbaroa" aurkeztu zuen Berlinen; gaur, Euskararen Eguneko afaria

Edorta Jimenezek "Baleen berbaroa" aurkeztu zuen Berlinen; gaur, Euskararen Eguneko afaria

Munduko beste euskal elkarte askok bezala, Berlingo Euskal Etxeak Euskararen Eguna ospatuko du gaur, eta bazkideak urtea itxiko duen afari batean bilduko dira. Horrez gain, iragan azaroaren 29an elkarteak gonbidatu berezia izan zuen: Edorta Jimenez idazle mundakarra. Jimenezek Berlinen aurkeztu zuen "Baleen berbaroa" eleberriaren alemanierazko itzulpena: "Die Stimmer der Wale". Hans Joachim Wilke izan da itzultzalea eta Mohland argitaletxeak plazaratu zuen lana Alemanian iragan udaberrian.

Gehiago Irakurri…

"Klik euskaraz" sareko euskarazko tresnak ezagutarazteko kanpaina abiatu du Eusko Jaurlaritzak

"Klik euskaraz" sareko euskarazko tresnak ezagutarazteko kanpaina abiatu du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak hainbat euskarazko tresnekiko loturak bildu eta www.euskara.euskadi.net webgunean ipini ditu era errazean kontsultatzeko moduan. Euretako asko beste erakunde edota instituzio batzuenak izan arren, Sailburuordetzak informazioa bildu eta modu ordenatuan eskaintzeko lana hartu du. Tresna horiek ezagutarazteko kanpaina --besteak beste EuskalKultura.com-en paratua-- atzo abiatu zuen eta abenduaren 2ra arte luzatuko du.

Gehiago Irakurri…

Hiru urtetako lanaren emaitza, Argentinako Euskal Diasporari buruzko ‘Guk’ filma, sarean ikusgai

Hiru urtetako lanaren emaitza, Argentinako Euskal Diasporari buruzko ‘Guk’ filma, sarean ikusgai

Sarean jarri eta lehengo hamar egunetan 2500 deskarga izan zituen Nuria Vilaltak zuzendutako ‘Guk, nosotros’ izeneko dokumentalak. Egileen esanetan “Guretzat, ekipoarentzat, pozik egoteko 2500 motibo”. Dokumentala, hiru urte luzeen fruitua, “Argentinako Euskal Diasporak, gaur egun, Euskal Herriko politikan duen paperari buruzko dokumental independiente bat da” eta on line ikus daiteke www.guknosotros.com web orrian. “Proiektua gauzatu ahal izateko, asko izan dira lagundu digutenak: profesional teknikoak eta Argentinako euskaltasuna biziarazten duten hainbat protagonista; batik bat, horiei esker ‘Guk, nosotros’ filme bilakatu da”, azpimarratu digute dokumentalaren arduradunek.

Gehiago Irakurri… [ Erantzun bat ]


bisita