Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zaragozako Nafar Etxekoak Barcenarengana Iruñean bisitari, euren historia-liburua oparituz

Zaragozako Nafar Etxekoak Barcenarengana Iruñean bisitari, euren historia-liburua oparituz

2012/12/10

Nafarroako presidente Yolanda Barcinak harrera egin zien Zaragozako Nafar Etxeko ordezkariei joan den astean Nafarroako Jauregiko bere bulegoan. Bisitariek euren elkarteak 50 urte bete dituela-eta argitaratutako liburuaren ale bat oparitu zioten. Zaragozatik bertaratu ziren, hiriko nafar elkarteko lehendakari Rosa Mary Ibañez eta liburuaren egilea, Arturo Navallas, eta elkarteko Mariano Romeo, Alfredo Bergua eta Concha Portero, adierazi dute exekutibotik.

Iruña-Pamplona. Gogoratu beharra dago Yolanda Barcina urriaren 27an izan zela Zaragozan, izan ere Nafar Etxeak bere 50. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak kari. Etxe nafarra ia ehun pertsonaren biltoki da Zaragozan eta Espainiako estatuko nafar etxeek federazioko egoitza ere bada, federazioko presidentea ere bertako presidentea delarik, hala nola, egun, Rosa Mary Ibañez anderea. Barcinak harrera beroa jaso zuen Zaragozan, Tuterako dantzariek ohorezko aurreskua dantzatu ziotelarik. Barcina Zaragozako Udaleko ordezkariekin eta Aragoiko presidente den Luisa Fernanda Rubyrekin ere bildu zen bidaia berean.

Barcina presidenteari bisita itzuliz, Zaragozako Nafar Etxeko ordezkaritza batek bisita egin zion joan den astean Iruñean nafar gobernuburuari, Rosa Mary Ibañez eta Arturo Navallas --azken hau Zaragozako Nafarroako Etxearen historia liburuaren egilea-- buru eta nafar etxeko Mariano Romeo, Alfredo Bergua eta Concha Portero ere partaide.

Zaragozako Nafarroako Etxeari buruzko liburuak 112 orrialde dauzka, gaikako 95 atal eta 272 ilustrazio eta bost atal nagusitan dago banatua. Lehenengoak orrialde batzuk bertako kolonia euskaldunari eskaintzen dizkio, 1920ko hamarkadan (1923-1926) nafarrak, arabarrak, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak biltzen zituen elkarte bat sortu baitzen, jatorri honetako lehenengo aurrekari bezala.

Liburuaren zati mardulena hiru ataletan dator, nafar etxeak izan dituen hiru egoitzetan banatua: Sas Plazan (1962-1972), Gran Viakoa (1973-1997) eta Santiago kalekoa (199tik gaurdaino). Azkeneko atal batek, "Pertsonak" izenburupean, etxeko zuzendaritza batzordeetako kide izan diren pertsonen berri ematen du.

-Espainiako estatuko nafar etxeen federazioa

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Zaragozako Nafar Etxekoak Barcenarengana Iruñean bisitari, euren historia-liburua oparituz

Nafarroako presidente Yolanda Barcina eta Zaragozako Nafar Etxeko ordezkariak

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita