Hemen zaude:
EIZIE »
Itzultzailearentzako tresnak eta loturak »
Literatur Itzulpenen Katalogoa
Literatur Itzulpenen Katalogoa
Katalogora sartu
Literatur itzulpenen katalogoa euskaratutako literatur obren datu base bat da, EIZIEk sortua Armiarmarekin lankidetzan.
Obraren egilea, titulua (jatorrizkoa zein itzulpenarena), itzultzailea, generoa, bilduma, argitaletxea, argitaratze urtea, argitaratze tokia, jatorrizko urtea, jatorrizko herria eta jatorrizko hizkuntza kontsulta daitezke.
Zabalduz eta osatuz joango den arren, katalogoak 2011 urtera bitartean argitaratu diren helduentzako literatur lanak (saiakera barne) biltzen ditu. Beraz, katalogotik kanpo gelditu dira, oraingoz:
- Euskaratik beste hizkuntzetara itzulitako lanak. (Ikus ELI katalogoa –Euskal Literatura Itzuliaren Katalogoa, EHU)
- Haur eta gazte literatura multzoan sartzen direnak.
- "Kanonikotasun" maila batetik kanpo kokatzen diren produktuak, hala nola, euskara ikasteko erraztu eta/edo laburtutako testuak.
- Egile askoren testuez osatutako antologiak eta egile jakinik gabeko ipuin bildumak.
Liburuen fitxa bibliografikoaz gain, hurrengo loturak eskaintzen dira: kritikak eta testuak.