Kulturak edo ohiturak eraginda, urte zahar/urte berriko egunak denboraldi aproposa izan daitezke balantze eta gogoetak egiteko. Batzuentzat egun batetik beste batera pasatzea baino ez da abenduaren 31ko gaua. Beste batzuek, berriz, berriro abiatzeko aukera bezala bizi dute eta urte berriaren alde hori azpimarratzen dute. Edozein kasutan, ez dago gaizki noizean behin geldialdi bat egitea, atzera, ingurura eta aurrera begiratzeko nola gauden jakiteko. EuskalKultura.com-eko argentinar korrespontsal Sabrina Otegik galdetegi bat pasatu dio Mikel Ezkerrori, honek bere irakasle eta ikerle esperientziatik erantzun dezan.
2013/01/02

Gehiago Irakurri…

London Basque Society elkarteak txikientzako euskarazko jolas taldea jarriko du abian urtarrilean
Londresko Euskal Etxeak ekimen berria jarriko du abian 2013 urte berriarekin batera: "Euskal Playgroup" taldea. Elkarteko txikienei zuzenduriko ekimena da, eta helburua Londresen bizi diren neska-mutil euskaldunek beste haur euskaldunekin jolasteko aukera izatea da, horrela bidenabar, euskara hitz eginez harremandu eta diberti daitezen. Seme-alabak dituzten elkarteko kideek sustatu dute ekimena eta urtarrilean hasiko da taldea, seguruenik larunbatetan.
2012/12/31

Gehiago Irakurri…

John Ysursak NABOko sustatzaile postua utzita, Kate Caminok jasoko du lekukoa, Lisa Corcostegui lankide
Urte aldaketarekin, 2013aren hasierak, besteak beste, aldaketa garrantzitsu bat ekarriko du NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteak biltzen dituen erakundearen baitan: azkeneko zazpi urteotan federazioko sustatzaile, edo argiago esatearren, koordinatzaile exekutibo lana egin duen John Ysursak bere postua utzi eta haren ordez Kate Caminok hartuko du, NABOren webgunearekin zerikusia daukaten gauzetan Lisa Corcostegui izango delarik teknikari. Aldaketa urtarrilaren 1ean gauzatuko da, lehenengo asteetan transizioa ezinbestekoa suertatuko bada ere.
2012/12/31

Gehiago Irakurri… (Iruzkin bat)

Olentzeroren bisita eta agiantza onenekin Rosarioko Zazpirak Bat-en azken agurra Mendeurren urteari
Luzaz gogoratuko duten urteari eman zioten ‘azken agurra’ Zazpirak Bat Euskal Etxeko lagunek, elkarteak hori ospatzeko aurreratutako festa ikusgarrian. Ospakizuna erabat arrakastatsua suertatu zen eta antolatzaileen esanetan “jai aretoa gainezka zegoen; azken ospakizunetan bezala, lekua txikiegia geratu zitzaigun”. Olentzerok ere ez zuen jai hau galdu nahi izan eta afalostean, opariz betetako poltsa eskuan, agertu zen guztien poztasunerako. Topa egiteko momentuan, erakundeko lehendakari Enrique Otañok kopa altxa eta 2013an, aurten bezala, lan egiten jarraitzera animatu zituen bertaratutako guztiak.
2012/12/31

Gehiago Irakurri…

Tandilgo Gure Etxeak bere 63. urtemuga ospatu zuen ‘ohiko euskal erromeria modura’: argazki kronika
Jai erraldoi bat antolatu zuten Tandilgo euskal etxeko lagunek erakundearen 63. urteurrena ospatzeko. Festa hiriko kaleetan burutu zen eta Buenos Aires probintziako beste euskal etxe batzuetako kideak bildu zituen musika, dantza eta kantu ikuskizunean. “Asmoa antzinako erromeriak berreskuratzea izan zen. Duela berrogei bat urte utzi zitzaion honelakoak egiteari; baina lehenago, kalean egiten ziren euskaldunen festak hemen Tandilen”, adierazi digu Gure Etxea-ko lehendakari Esteban Kain-ek. Kaleko emanaldiaren ostean, erreki argentinar tipiko batez gozatu ahal izan zen publikoa plazan bertan. Gonbidatuen artean, Elvira Kortajarena jardunean den Euskadiko Ordezkaria aipa daiteke.
2012/12/31

Gehiago Irakurri…

Albiste gehiago…
azkenErantzunak
Mila esker anitx Joseba, 2013/01/02
Erantzuna Xabierri EuskalKultura.com, 2012/12/23
harpidetza ZUAZU Xabier, 2012/12/18
Itsasontzi baten... Javier, 2012/12/08
Eskerrik asko Kaneko Lures Galarraga, 2012/11/27
euskaletxeak.net
Kargatzen...
euskaletxeak.net
ArgazkiGaleria
New Yorkeko Euskal Etxean ikusgai da Antonio Castro argazkilari eta kazetari tuterarraren "Artzerki eskena eta begiradak/ Sights and Scenes of the Theater" erakusketa. Antonio Castrok urteetan zehar antzerkigintzaren inguruan egindako zenbait argazki biltzen dira bertan.
argazki gehiago
 

bisita