Hemen zaude: Hasiera Baliabideak Oñati Dantza Taldea Boise Idaho Estatu Batuak (AEB)

Oñati Dantza Taldea Boise Idaho Estatu Batuak (AEB)

Dokumentu Akzioak
Kalea
601 Grove Street
Herria
Boise
Herri kodea
83702
Estatua/Probintzia
Idaho
Country
Estatu Batuak (AEB)
Telefonoa
1 (208) 342-9983
Faxa
1 (208) 331-5097
E-posta
john.ysursa@verizon.net
Weba
http://www.ysursa.com/onati.htm
Testua
Oñatiko Korpuseko dantzak dantzatzen ditu soilik talde honek. Urtero dantzatzen dituzte, Boiseko San Inazio festetan, uztailaren 31 inguruan. Hiriak tradiziotzat hartua du dagoeneko, San Inazio ikuskizun honekin ohoratzea. Dantza taldea, beste taldeetan ari diren dantzari aktiboz eta bakarrik egun horretan eta beste inon dantzatzen ez duten jendez osatua dago. Oñati bertako kideren bat ere izan du, eta urteak eta gero, aita-semeak ere dantzatu izan dute elkarrekin. Egun, kide gazteenak 18 urte ditu eta 40 beteak zaharrenak.

1979ko abuztuan, San Franciscoko lehenengo NABO Biltzarrean eskaini zituzten estraineko aldiz Boiseko dantzariek Korpuseko dantzaren bat Estatu Batu Mendebaldean: Martxa dantzatu zuten, kastainetak joz. Hurrengo urtean Boisen, Oinkari izenpean oraindik, Oñatiko Korpuseko dantza gehienak dantzatu zituzten, dantza emanaldi arrunt gisa eta, segidan, asteburu hartantxe, bigarrenez, Elizan. Haren ondotik, Oinkarik bere ohiko errepertoriotik atera eta Korpuseko dantzek eta egun Oñati izena duen taldeak bizitza propioa hartu zuten, ibilbide propioko tradizioa bilakatu arte.

Boiseko Saint John katedral katolikoa da ospakizun kultur-erlijioso honen gertalekua. Dantzariak prozesioan hurbildu ohi dira eta katedralaren kanpoan, barruan eta, meza amaitutakoan, berriz ere kanpoan dantzatzen dituzte dantzok. 1995erarte, Begoña Ysursak eginiko jantziekin. 1995etik aurrera, Barb Rocheto-k Boiseko Euskaldunak elkartearen enkargupean eginikoekin. Hasierako urtea kenduta, taldeak beti ihardun izan du katedralean, bietan salbu: 1985ean, dantzak Oñatin bertan egin zituzten, Oinkarik bidaia egin baitzuen Euskal Herrira; eta 1995ean, Boiseko Jaialdin, Morrison Center-en aparteko exhibizioa eskaini zutenean.

Hamabi kidek dantzatzen dute beti. Oinkariko kideak, Oinkarin lau urtez aritu ostean sar daitezke Oñatiko dantzari. Ixtorio gisa, 1980ko Boiseko lehenengo emanaldiaren hogeigarren urteurrena ospatu zenean, Mikel Irizar Oñatin Korpuseko dantzarien kapitaina denak bete zuen Boisen ere dantzarien kapitain lekua. Bestenaz, John Ysursa boisetarra izan da urtetan Oñati taldeko zuzendari eta koordinatzaile.
"Oñati Dantzari Taldeak" boisetartu egin ditu Oñatiko Korpus Eguneko dantzak eta urtero dantzatzen ditu Boiseko katedralean

"Oñati Dantzari Taldeak" boisetartu egin ditu Oñatiko Korpus Eguneko dantzak eta urtero dantzatzen ditu Boiseko katedralean