Interneteko albistegia

Zesta Punta, gauzak partekatzeko sistema, laster jarriko da abian

Sustatu | gaur : 12:56

Orain probetan dagoen zerbitzua da Zesta Punta, eta laster lantzamendu osoa izango du. Hemen Sustatun, aipatu genuen apur bat Javier Etxebestek emandako Betor hitzaldiaren harira. Laster lantzamendu osoa egingo dutela-eta, kontaktuan jarri dira gurekin, eta informazio gehiago emango dizuegu elkarrizketa baten bidez: Produktuaren fundatzaile eta zuzendari tekniko Ed Freyfogle-ri (hau ere agertu zen Sustatun bere garaian) galdera batzuk zuzendu dizkiogu.

Zestapunta, aukera zehatz bat

Guztia irakurri »»

Publizitatea

Vicenç Villatorok hitzaldia eskainiko du Badu, Bada erakusketan

| gaur : 10:54

Katalan hizkuntza eta kultura kanpoan sustatzea xede duen  Ramón Lluli Institutuko zuzendari den Vicenç Villatoro idazle eta kazetariak  “Lengua y cohesión social. La experiencia catalana” hitzaldia emango du urtarrilaren 8an, 19:00etan,  Donostiako San Telmo Museoko BADU, BADA erakusketan. 

Guztia irakurri »»

Custom Locale, Android telefonoa nolabait euskaratzeko gakoa

Sustatu | gaur : 08:59

Whatsaspp-aren euskaratzearen iazko artikulu honetatik jakin genuen Custom Locale aplikazioaren berri. Eta nola horrekin, beste hainbat tresna ere euskaratzen ahal direla Android telefonoetan, bereziki Asier Iturraldek jakinarazitakoak. Android euskaratzeko egitasmoa aurrera doan bitartean, probisionalki-edo, 2013an tresna inportantea izaten jarrairuko du Custom Localek, eta hortaz, instrukzioak eta gakoak emango ditugu artikulu honetan aplikazio hori erabiltzeko.  Lehenengo eta behin Custom Locale aplikazioa deskargatu Google Play bidez. Gero, aplikazioa ireki eta Custom atalera joan. Bertan, "Add custom locale" deritzon botoia zapaldu.

Guztia irakurri »»

EHZ elkarteak langile bat xerkatzen du

Erabiltzailearen aurpegia eke.org | atzo : 19:29 | automatikoa | #

Bete behar diren baldintzak Euskaraduna izatea Dinamikoa eta motibatua izatea Talde lanerako eta proiektuak eramateko gaitasunak ukaitea Misioak Komunikazio eta administrazio lanak eramatea CV-ak eta motibapen gutunak EHZ elkartea ri helarazi behar zaizkio 2013ko urtarrilaren 15a aitzin. Xehetasunak

Aurkitu duena

eke.org @ekeorg

EHZ elkarteak langile bat xerkatzen du http://t.co/C7lhPXqK

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Batasunak bere disoluzioa iragarri du

Erabiltzailearen aurpegia ezkerabertzalea.info | atzo : 15:58 | automatikoa | #

Testu hau honako hizkuntzatan aurki daiteke: frantsesa Euskal Herriak fase politiko bat berri ezagutzen du. Fase honi heltzeko, Ezker Abertzalearen erakundeetan egokipen urrats ezberdinak egon dira azkeneko hilabeteetan. Horien artean gogoratuko duzuenez, Segiren desagerpena eta Askatasunaren disolbatzea. Idatzi labur honetan, logika honetan ematekoa dugun azkeneko urratsaren berri eman nahi dizuegu : Batasunaren disoluzioarena.

Aurkitu duena

Ezker Abertzalea @ezkerabertzalea

Batasuna prentsaurrekoa eskaintzen ari da Baionan bere disoluzioa iragartzeko http://t.co/zLuQZE02

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Joxemi Zumalabe gogoan

Erabiltzailearen aurpegia armiarma.com | atzo : 13:44 | automatikoa | #

Joxemi Zumalabe, ipurtargiaren itzal luzea Lorea Agirre Egunkaria, 2003

Aurkitu duena

mikel arregi @mikelarregi

Joxemi Zumalabe hil zela 20 urte beteko direla eta, bere omenez antolatu duten egitaraua http://t.co/HNThaTlH

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Euskaltzaindiak Zuzendaritza berria du

Erabiltzailearen aurpegia euskaltzaindia.net | atzo : 10:14 | automatikoa | #

Euskaltzaindiak Zuzendaritza berria du. Jakina denez, 2012ko urriaren 18an, Bilbon, Akademiaren egoitzan egin zen bilkura berezian, datozen lau urtetarako Zuzendaritza berria aukeratu zuen Euskaltzaindiak. Gaurtik aurrera, hots, urte berriarekin batera, Zuzendaritza talde berria hasi da lanean: Andres Urrutia, Xarles Videgain, Xabier Kintana, Sagrario Aleman, Adolfo Arejita, Jean-Baptiste Coyos.

Aurkitu duena

Euskaltzaindia @plazaberri

Euskaltzaindiak Zuzendaritza berria du http://t.co/zw25FhsC

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

"Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak" ikerketaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia argia.com | atzo : 09:09 | automatikoa | #

Prentsa erreferentziak irakurrita, azpimarratuta eta jasota banituen ere, joan den astean irakurri dut Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2009anargitaratu zuen Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak. UNESCO Etxeako eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrako Amarauna ikerlari-taldeak - Esti Amorrotu, Ane Ortega, Itziar Idiazabal eta Andoni Barreña- eginiko ikerketa lana.

Aurkitu duena

ARGIA @argia

“Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak” ikerketaren inguruan @KikeAmonarriz blogean http://t.co/ydPsmSXt

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Poltsikoan ere, Ubuntu

Erabiltzailearen aurpegia teknopata.net | atzo : 08:15 | automatikoa | #

Gehienok ezaguna izango duzue Canonical enpresak bultzatutako Linux banaketa ospetsua. Enpresak aspalditxo egin zuen Linux bertsio sinple eta erabilterraza sortzearen aldeko apustua, eta esango nuke lortu ere lortu egin duela, sistema eragile libreari lehen ez bezalako hedapen eta 'popularitatea' emanez.

Aurkitu duena

Joxe Rojas @joxe

#Ubuntu poltsikoan. (Istripu txiki bat izan dut blogaren itxurarekin, keep calm and read on) http://t.co/jERuN1QL

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

2012an inoiz baino erabiltzaile gehiago izan ditu Eitb.com-ek

Erabiltzailearen aurpegia eitb.com | 2013-01-02 : 17:23 | automatikoa | #

Aurreko daturik onena –2011n izandakoa– % 25 hobetu zuen, hilabetean 1.250.000 erabiltzaile bakar lortuta. Azken hiruhilekoan, gainera, eguneko 60.000 erabiltzaile baino gehiago erakarri zituen. Dispositibo mugikorretatik –iOS edo Android-eko smartphone-ak eta tablet-ak– eitb.com-eko eduki guztietara sartzeko EITBko aplikazio berriak erabiltzen dituztenak 30.000 baino gehiago dira. Hala ere, gehiago dira, 250.000 hilean –atariko erabiltzaileen % 20– hain zuzen, euren sakelako telefonoak edo tablet-ak edukietatik modu "tradizionalean" nabigatzeko erabiltzen dituztenak.

Aurkitu duena

GAZTEA @GAZTEA

Eskerrik asko guztioi!! @eitbcom-ek audientzia markak hautsiz amaitu du urtea!! http://t.co/pYsYKXx1 #gaztea

Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»

Aurrekoak ››