Euskomedia. Kultura Topagunea

Buscador

Hasiera > Monografikoak > José María Arizmendiarrieta

Arizmendiarrieta

Don Jose Maria Arizmendiarrieta da Arrasateko Kooperatiben Mugimenduaren sortzailea. Enpresaren kudeaketari buruzko kontzepzio aurrerakoi eta ausarta baten bitartez, Arizmendiarrietak eta bere giza taldeak abian jarri zuten industria azpiegitura garrantzitsua, mundu osora irradiatu duena.

Arizmendiarrieta gestio estilo bat sortu eta ezarri zuen, enpresaren ardatza gizakia dela baieztatuz. Arrasateko lehen kooperatiba industriala jaio zenetik 50 urte igaro direnean, Eusko Ikaskuntzak sarean jartzen du, apaiz eta pentsalari bikain haren legatu idatzia, hainbat dokumenturen bitartez. Liburuak, pentsamenduak, eskuzko oharrak, argazkiak eta abar. Posible izan da, legatuaren kudeatzaileekin izenpetutako hitzarmenari esker. Arrasateko Kooperatiben Mugimendua hobeto ulertzeko ezinbesteko dokumentazioa da.


Jose Maria Arizmendiarreta




Iragarkiak