Hemen zaude: Hasiera Albisteak Shanghaiko Euskal Etxeak bere Urrezko Abakoa 2011 saria emango dio bihar Bilboko Udalari

Shanghaiko Euskal Etxeak bere Urrezko Abakoa 2011 saria emango dio bihar Bilboko Udalari

2010eko Shanghaiko Nazioarteko Erakusketan izandako presentzia nabariagatik, Shanghaiko Euskal Etxeak Bilboko Udalari emango dio bihar Bilbon egingo duen ekitaldian, Bilboko Udaletxean bertan, bere Urrezko Abakoa 2011 saria. Urrezko Abakoa sariarekin munduan eta Asian Euskal Herriko kultura edo izena zabalduz lanean ari diren pertsona edo instituzioak saritzen ditu Shanghaiko euskal elkarteak.

Bilbo, Bizkaia. Bilbo 2010eko Shanghaiko Nazioarteko Erakusketan egoteko aukeratutako munduko hirietako bat izan zen, berezko pabilioiarekin, eta izan ere oihartzunez eta Euskal Herri osoko enbaxadari gisa, Jaurlaritzako ordezkaritzarekin batera, jardun zuen. XX. mende bukaeran Bilboren transformazioa ezagutzera emateaz gain, euskal kultura eta izaera munduko beste puntaraino eraman eta zabaltzeagatik eman nahi izan dio Shanghaiko Euskal Etxeak, 2011ko Urrezko Abakoa saria.

Sari-emate ekitaldia Udaletxeko Arabiar aretoan izango da bihar osteguna, abenduaren 27an. 12:15ean hasiko da, talde argazki ofizialarekin. Udaleko eta Euskal Etxeko kideei harrera egin ostean banatuko da saria eta amaitzeko, txakolin dastatzea egongo da Udalaren eskutik.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Shanghaiko Euskal Etxeak bere Urrezko Abakoa 2011 saria emango dio bihar Bilboko Udalari

Guggenheim museoa, Bilbon (argazkia: Wojtek Gurak)

E-postaz harpidetu albisteetara

bisita