Hemen zaude: Hasiera Agenda Euskal Etxeak San Sebastianeko afari eta danborrada ospatuko du aurten ere
Dokumentu Akzioak

Euskal Etxeak San Sebastianeko afari eta danborrada ospatuko du aurten ere

Zer
Noiz
2013/01/19 2013/01/20
2013/01/19 - 2013/01/20
Non
Madril, Espainia
Madril, Espainia

Madrilgo Euskal Etxeak San Sebastian eguna ospatzeko urteroko afari tradizionala egingo dute urtarrilaren 19an. 21:30ean izango da, Casa de Campoko Currito jatetxean. Bi danborrada egingo dituzte, helduek batetik eta txikiek, hurrengo egunean, bestetik.

Helduen danborrada: jatetxean, afal ostean, gaueko 12etan. Entsegua egun berean izango da euskal etxean, 19:00etan.

Afariko menua: arrautza-irinetatik pasatako antxoak piperrekin, izokin biribilkiak, alkatxofak almejekin, txuleta eta pantxineta. Errioxako ardoa, kafea edo infusioa. 38 euro bazkideek eta 43 gainerakoek.

Haurrentzako  menua: txibiak, etxeko kroketak, txahal xerra, izozkia eta edaria. 20 euro bazkideek eta 25 gainerakoek.

Txikiek danborrada egingo dute hurrengo egunean, hilak 20, 13:00etan, antzokiko zelaigunean

Entseguak egoitzako laugarren solairuan izango dira:
  • Urtarrilak 12, larunbata, 17:00etan
  • Urtarrilak 19, larunbata, 17:00etan
  • Urtarrilak 20, igandea, 11:00etan, danborrada aurretik.

Izena eman behar da urtarrilaren 16 baino lehen euskal etxeko administraritzan.


bisita