Hemen zaude: Hasiera Albisteak Atzerrian egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzak eskatzeko epea ireki du Eusko Jaurlaritzak

Atzerrian egoera larrian dauden pertsonentzako laguntzak eskatzeko epea ireki du Eusko Jaurlaritzak

2012/12/31

Eusko Jaurlaritzak joan den abenduaren 28an argitaratu du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2013 urteko atzerrian egoera larrian edo asistentzia faltan dauden pertsonentzako laguntzen deialdia. Aurtengo deialdirako zuzkidura orotara 202.000 eurotakoa izango da eta eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatuko da.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak 2013ko atzerrian egoera larrian edo asistentzia faltan dauden pertsonentzako laguntzen deialdia argitaratu du.

Laguntza hauek jasotzeko interesa duten pertsonek euskal etxeetara jo beharko dute, eskaerak balidatu eta tramitatzeko. Euskal etxeetako kideek beraien zentroetara jo beharko dute eta euskal gizataldeetako kideak izan eta euskal etxeetakoak ez direnek beraien lurralde-mugapeko edozein euskal etxetara jo dezakete, edo lurraldean ez badago, herrialdekora.

Epeak eta inprimakiak

Euskal etxeak beraiek izango dira interesa duten pertsonen eskaerak sinatuta aurkeztu beharko dituztenak, honako helbidean:

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
Nafarroa, 2
01007 Vitoria-Gasteiz

Eskabideak aurkezteko epea, 2013ko otsailaren 28an amaituko da. Deialdiaren oinarriak eta eskabideak aurkezteko inprimakiak, hemen.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita