Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal-finlandiar elkarte batek aurreneko Euskara-Suomiera hiztegia aurkeztu du

Euskal-finlandiar elkarte batek aurreneko Euskara-Suomiera hiztegia aurkeztu du

2012/12/28

Suomitar elkarteak hil honetan aurkeztu du aurreneko Euskara-Suomi hiztegia, hamabi urtez proiektuan lanean jardun eta gero. Aurkezpenean elkarteko ordezkariek azaldu zutenez, kanpoko laguntzarik gabe osatu dute hiztegia, eta urte hauetan lantzean lantzean aritu dira hiztegia osatzen, kideen ekarpenekin. Elkartean nagusi dira euskal eta finlandiar bikoteak eta euren seme-alabak, eta hiztegia euren arteko komunikazio tresna oso lagungarria izatez gain, Europan gelditzen diren bi hizkuntza ez-indoeuropear bakarren arteko zubi ederra da.

Donostia-San Sebastián. Euskarak eta suomi hizkuntzak ez dute elkarren arteko harremanik; are gehiago, Europako bi muturretan hitz egiten dira, elkarrengandik oso urrun. Baina bada amakomunean duten ezaugarri bat: biak dira Europan garai batean hitz egiten ziren hizkuntza ez-indoeuroparren artean gaur egun arte irautea lortu duten bakarrak. Orain, horrez gain, bi hizkuntzen artean zubi lana egitera datorren hiztegi bat ere bada.

Hiztegia Tolosan aurkeztu zuen berriki Suomitar elkarteak. Donostian sortu zen elkarte hau, 2000. urtean, hein handi batean euskal eta finlandiar bikoteek eta euren seme-alabek osatuta. Sarri ingelesa edo gaztelania erabili behar izan dute familia hauek bi hizkuntzen arteko itzulpen hizkuntza bezala, baina orain, hiztegiari esker zuzenean egon ahalko dute euskaratik finlandierara edo alderantziz.

Hiztegia elkartea osatu zenean sortu zen ekimena izan zen eta bazkideek apurka apurka osatu dute, lantzean lantzean sarrera berriak gehituz, hiztegia osatzen duten 8.700 sarreak bildu arte. Hiztegiaren atal txiki bat elkartearen webgunean ikus daiteke (hemen) eta eskuratu nahi duenak eurekin harremanetan jarri behar du, hona idatziz.

Komentarioa gehitu

Komentario bat gehitu zenezake formularioa betata

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Derrigorrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)


bisita