"Agintea eta boterea: zenbait tresna kontzeptual" Eduardo Apodakaren hitzaldia.

Uzt 25

 

Uztailaren 2an Durangon Eralan3 proiektuaren I. Topaketa burutu zen. Proiektuan dabiltzan lantalde desberdinen informazio-trukerako eta formaziorako aukera eman zuten bertan aurrera eramandako lan-saioek. Hauen artean, proiektuan ez dabilen jendearen interesekoa izan daitekeen hitzaldia ere izan zen. Eduardo Apodaka irakasleak Agintea eta botereari buruz hitz egin zuen, soziolinguistikaren eremuan erabilgarri izan daitekzeen zenbait tresna kontzeptual argituz.

Uda ikastaroko materialak

Uzt 24

Mahai-ingurua

Euskararen errealitatea gizartearen hainbat esparrutan nolakoa den aztertzen duten bi ikerketa kuantitatibo nagusien emaitzak aurkeztu ziren; soziologo batzuen eskutik hauen irakurketa kritikoa burutu zen; eta balorazioetarako eta aurrera begirako norabideen eztabaidarako tartea ere izan zen.

Datorren irailetik aurrera ikastaroan jazotakoa zabaltzeko hainbat bide jarriko dira (bideoak, BAT aldizkaria...). Oraingoz, hizlariek erabilitako aurkezpenak eskuragarri daude ikastaroko materialaren gunean.

Uztailaren 16 eta 17an, Donostiako Miramar Jauregiko uda ikastaroetan, euskararen egoera eta bilakaeraren inguruko ikastaroa izan genuen Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatuta.

Orriak