doako ostalaritza

Geure akuariumean arraitxiki gehiagorentzako tokia ere badago. Esan nahi baita, Arraytxiki ostatu hartuta dagoen zerbitzarian badagoela beste webgune batzuentzako tokia ere.

Webgune bat sortzeko ideiarik baduzu, geure akuariumean har dezakezu ostatu, dohainik! Bidali iezaguzu zeure ideiaren zirriborroa eta aztertu ondoren erabilgarria izan daitekeela baderitzogu, ostalaritza eskainiko dizugu debalde.

Aukeratutako proiektuei 5 Gbeko espazioa eskainiko diegu eta inolako baldintzarik gabe emango diegu ostalaritza horren kontrola. Webgunea Arraytxikin ostatatzea erabakitzen baduzu, http://ideia.arraytxiki.com bezalako helbide batean garatu ahal izango duzu zeure ideia. Domeinu propioa izateko aukera ere badago, eta hala nahi izanez gero Arraytxikik gauzak errraztuko dizkizu. Hori bai, domeinuaren gastuei zuk zeuk egin beharko diezu aurre.

Hala ere, domeinu propioa ere izan dezakezu, hala eskatu eta domeinu horrek dituen kostuei aurre egiteko prest bazaude.

Webgune bat sortzeko ideia on bat baduzu, eta hori garatzeko laborategi baten beharrean bazaude, jar zaitez geurekin harremanetan eta geure akuariumean debalde ostatatzeko aukera izango duzu!