Archive for the ‘albisteak’ Category

Arraytxiki Web Lab Nonick jardunaldietan

Arraytxiki Web Laborategiko kide Haritz Rodriguezek egitasmo hau aurkeztu zuen joan den astean Bilbon ospatutako Nonick jardunaldietan, ingelesez eta umore apur bat erabiliz.

Laborategi honetako beste kide bat, Gorka Julio, aurkezle gisa aritu zen jardunaldiotan, Gina Tonic-ekin batera.

Euro Blog Awards: Korrikaren vloga hautagai

Datorren asteburuan Bilbon egingo den Nonick jardunaldiaren baitan banatuko dira Euro Blog Awards sariak.
Bi kategoria nagusi ditu. Batetik, blog-ik onenak sarituko ditu lehiaketa honek eta, bestetik, bideoblog edo vlog onenak. Lehenengo kasuan, hizkuntza bakoitzeko hainbat blog hautatu ditu epaimahaiak, tartean euskarazkoak ere bai. Bideoblog onenari dagokionean, aldiz, ez dago hizkuntzen arteko bereizketarik.
Bada, zazpi vlog onenen [...]

Korrika, ETB3 eta Euskaltube

Korrika 16 Euskal Herri osoa zeharkatzen ari da eta euskararen aldeko lasterketaren arduradunek deia luzatu dute parte hartzaileek bideoak Euskaltuben sortutako kanal berezira igo ditzaten:euskaltube.com/korrika16
Gainera, sareratutako bideo horiek ETB3k baliatuko ditu egunero-egunero argitaratzen ari diren kroniketan barneratuz.

Mugitu.com egitasmoa ETB1en

Arraytxiki Web Laborategiko akuariumean ostatu hartutako lehen arrain txikia, Gipuzkoan garraio publikoz mugitzeko lagungarria den Mugitu.com aplikazioa, ETB1eko “Bi errepidean” saioan izan dute hizpide, “Bidaiatzeko erak” izeneko kapituluan.

Euskaltube.com Videweb09 jardunaldietan

Arraytxiki Web Laborategiaren produktuetako bat, bideoak partekatzeko euskarazko lehenengo ataria, Videoweb09 jardunaldietan izan zen joan den larunbatean.
Videoweb09 bideoblogintza lantzeko topaketa da, eta bertan hainbat blogari, enpresa, sortzaile eta abar elkartu ziren ezagutza partekatu eta elkarren berri izateko.
Rosa Jimenez Canok aurkezpenen bideoak grabatu zituen, horien artean Euskaltubeko sortzaile eta administratzaile eta Arraytxiki Web Lab-eko kide Haritz [...]

LostinBilbao kanala Euskaltuben

LostinBilbao web bidezko telebistak kanala ireki berri du bideoak euskara hutsez partekatzeko Euskaltube webgunean. Aurki, astero-astero hasiko dira sareratzen euskarazko saioak: LostinBilbao kanala Euskaltuben.
Mementuz orain arteko bideo batzuk ikus ditzakezue kanalean. Eskerrik asko Rubeni eta LostinTVko lantalde guztiari!.

Puntueus elkartearen aurkezpena

Arraytxiki Web Laborategiak ikusmin handiz jarraitu du Puntueus Elkartearen sorrera.
Albiste oso ona da euskara eta euskal kulturarentzat Interneten, eta .eus domeinua lortu arte orain artean bezala lanean jarraitzea da geure eginbeharra. Bizirik eta indartsu dagoen komunitatearen isla izango da .eus, edo ez da deus izango. Beraz, orain denoi atxikimendua agertzea dagokigu eta esan bezala, lanari [...]

Arraytxiki Web Lab sei@2008 saria

Iaz Arraytxiki Web Laborategiko sareko Euskaltube.com guneak irabazi zuen euskal blogosferaren onena saritzen duen zazpi@2007 egitasmoko hirugarren saria.
Bada, aurten, sortu berria den laborategiak eskuratu du zortzi@2008ko sarietako bat, seigarrena, hain zuzen ere, 38 bozkarekin (%11). Sustatun irakurri dezakezue albistea.
Lehenengo saria Sareblog blog komunitate komertzialak eskuratu du, bigarrena TxintxarriMEDIA sare sozialak, hirugarrena Kazeta.info agerkari digitalak, laugarrena [...]

Arraytxiki eta Publikatu, Bazkarian

Joan den ostiralean, urtarrilak 16, Gorka Julio eta Haritz Rodriguez Arraytxiki Web Laborategiko arduradunak Bazkaria 2009 bilkuran izan ginen, networking pixka bat egin eta bide batez geure egitasmoak aurkezteko,
Arraytxiki Web Laborategia eta Publikatu.com iragarki zerbitzua aurkeztu genituen, ehun lagun ingururen aurrean, eta aurkezpenaren ostean (bazkaldu bitartean) jasotako iritziei erreparatuta, harrera oso ona izan zutela esango [...]

Array Vs. Matrix

Arraytxiki Web Laborategiaren izenaren nondik norakoak argitzen laguntzeko balio nahi duen post bat da hau.
Esan dugu lehenago ere, “array” bektore bat dela, eta asko erabiltzen dela, informatikan ez ezik, beste disziplina batzuetan ere.
“Array” hitzaren esanahia, literalki, hautaketa/aukeraketa edo bilduma da. Arrai txikien bilduma ere bagara, beraz!
Wordreference hiztegian ari ginela, “array” eta “matrize” hitzen arteko ezberdintasunen [...]