Arraytxiki Web Lab sei@2008 saria

Iaz Arraytxiki Web Laborategiko sareko Euskaltube.com guneak irabazi zuen euskal blogosferaren onena saritzen duen zazpi@2007 egitasmoko hirugarren saria.

Bada, aurten, sortu berria den laborategiak eskuratu du zortzi@2008ko sarietako bat, seigarrena, hain zuzen ere, 38 bozkarekin (%11). Sustatun irakurri dezakezue albistea.

Lehenengo saria Sareblog blog komunitate komertzialak eskuratu du, bigarrena TxintxarriMEDIA sare sozialak, hirugarrena Kazeta.info agerkari digitalak, laugarrena Facebook euskaratuak, bosgarrena Argazkiak.org irudiak aprtekatzeko guneak, zazpigarrena Tagzania berrituak eta zortzigarrena Berria.info berrituak.

Zorionak saritu eta partehartzaile guztiei!

Erantzun bat

  1. Zorionak mutilak! Benetan, eta segi aurrera.

Komentatu