2013/01/30 00:22

Sarea

Kultura

25.000 irakurlek leitu dute hamabostero Ttipi-Ttapa aldizkaria 2012. urtean.
2013/01/03
TTipi-TTapa
Kultura
Ver PDF PDF ikusi
Imprimir noticia Albistea inprimatu
Traducir noticia
Albistea itzuli
Idiomas
Euskara
IdiomasIdiomas
Ttipi-Ttapa hamabostekaria da Nafarroan gehien irakurtzen den euskarazko argitalpena

 

25.000 irakurle izan zituen 2012 urtean
 
Nafarroan argitaratzen diren euskarazko argitalpenen artean irakurriena Ttipi-Ttapa hamabostekaria da. CIES erakundeak Nafarroako Gobernurako egindako ikerketaren arabera, 25.000 irakurle zituen 2012an. Nafarren erdiak baino gehiagok herrialdean argitaratutako aldizkako argitalpenen bat irakurtzen du.
 
278.000 nafarrek guztira, biztanleriaren % 50,6k, Foru Komunitatean argitaratutako eta egunerokoak ez diren argitalpenak irakurtzen dituzte, Cies azterketa demoskopikoen enpresak Nafarroako Gobernuaren Kulturako, Turismoko eta erakunde Harremanetako Departamentuarentzat egin duen bosgarren azterketaren arabera. Azterketak 2011n baino 11.000 irakurle gutxiago erregistratzen ditu.
2012ko inkestak 31 argitalpenen irakurleak zehazten ditu (zazpi astekari, hiru hamaboskari, hamabost hilabetekari eta sei beste maiztasun batzuekin; guztira, 2011n baino hiru argitalpen gutxiago), 2011rekin alderatutako irakurle-kopurua eta irakurleen profila.
 
Azterketan aipatzen denez, hilabetekariek irakurle-kopuruari eusten diote, 142.000, 14 urtetik gorako Nafarroako biztanleriaren % 25,9, eta astekarien irakurketa jaitsi egin da, 73.000 irakurlerekin (biztanleriaren % 13,3); hamaboskariena ere jaitsi egin da, 53.000 irakurlerekin (% 9,7) eta baita bertze maiztasun bat dutenena ere (bi hilean behin, hiru hilean behin edo sei hilean behin), 104.000 irakurlerekin (% 19). Zifra horiek batuz gero ondorioztatzen da nafarrek argitalpen bat baino gehiago irakurtzen dutela.
 
Astekaririk zabalduena Plaza Nueva aldizkaria da, Tuteran argitaratzen da eta 19.000 irakurle ditu. Ondotik datoz, La Verdad elizbarrutiko astekaria 17.000 irakurlerekin; La voz de la Ribera 16.000 irakurlerekin, euskarazko Guaixe aldizkaria (Sakanan argitaratutakoa), 14.000rekin; La Ribera Semanal (Diario de Noticias) 12.000 irakurlerekin; Merindad de Estella (Diario de Noticias), 9.000 irakurlerekin; eta La Noticia de la Semana (Errioxa Beheko eta Nafarroako Erribera aldekoa), 2.000 irakurlerekin.
Hamabostekarien artean, irakurle-kopuru handiena duena Ttipi-Ttapa aldizkaria da, 25.000 irakurlerekin; gibeletik daude, Calle Mayor (Lizarreria, 18.000) eta La voz de la Merindad (Tafalla, 12.000).
 
Hilabetekarien artean, Ezkaba da buru (Erotxapea, Iruñea), 36.000 irakurlerekin; jarraian, Al revés eta Vivir en Barañáin, 16.000rekin; Negocios en Navarra eta Txantrean Auzolan, biak ere 14.000 irakurlerekin; eta Berriozar eta Entreto2 Auzolan (Lizarreria), 12.000 irakurlerekin.
 
Bertze maiztasun batekin Nafarroan argitaratzen diren aldizkarien artean, irakurle-kopuru handiena Ze berri aldizkariak du (bi hilean behin, 42.000 irakurle), eta haren atzetik datoz Zona Hospitalaria (bi hilan behin, 35.000) eta Conocer Navarra (hiru hilean behin, 34.000).
 
Informazio horretarako oinarritzat hartu den inkesta demoskopikoa urriaren 15etik azaroaren 14a bitarte egin zitzaien 1.000 pertsonari 14 urtetik gorako Nafarroako 548.953 herritarren unibertsoaren artetik, 2012ko Nafarroako Hedabideen Audientziaren Azterketa Orokorraren bigarren txandarekin bat etorriz. Konfiantza-maila % 95ekoa da.
Edukiak partekatu