Bergara.net
Portadako dekorazio irudia

Bergarako Udalak herriko hainbat atartetako bizilagunekin bilerak egingo ditu hondakinen gaikako bilketaren inguruan dituzten iritziak jasotzeko

Herritarren artean hondakinen bilketarako sistemaren gaiak sortzen dituen zalantzak eta urduritasunak ikusita, Bergarako Udalak herritarrekin bilerak egitea erabaki du hauen iritziak bertatik bertara jaso ahal izateko.

Helburu horrekin, Udaleko eta Informazio Bulegoko ordezkariak Bergarako hainbat atartetara hurbilduko dira berauetako bizilagunek hondakin bilketa selektiboari buruz pentsatzen dutena entzuteko.

Bergarako Udalak argi utzi nahi du ekimen honen helburua ez dela herritarrak atez ateko hondakin bilketa selektiboaren inguruan konbentzitzen saiatzea edo eztabaidan jartzea, gerturapen bat lortzea baizik. Hau da, gaiaren inguruan guztiz aldeko edo guztiz kontrako jarrerak azaldu ez dituztenen iritziak eta zalantzak ere entzuteko aukera izatea da Udalaren xedea.

Atarteetako saiootan jasoko diren iritziak oso aberasgarriak izan daitezke hondakin bilketa selektiboaren inguruan datozen asteetan egingo den parte hartze prozesurako.

Atarteen aukeraketa

Bergaran 700 inguru atarte daude baina guztietara era berdintsuan iristea ez da jasangarria, ez ahalegin ez kostu aldetik. Horregatik, zozketa bitartez, lagin bat aukeratu da.

Laginaren baitan sartu diren atarteetan bileren berri emango duen udal-bandoa jarriko da.

Herritarrekin egingo diren saio hauetariko bakoitzera Udaleko bi ordezkari joango dira bizilagunekin biltzera.

Kromo_1AAAMugipuzkoa
Kromo_1Akontratatzail.gif
Kromo_1Autokonpostajea

AGENDA

Ondorengoak

martxoak 11

Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko azken eguna

Hilabeteko egutegia: 2013 - Urtarrila
2013 - Urtarrila 
A A A O O L I
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31  

Kromo_1aniztasuna.jpg
Kromo_2bannerra-familia-orientazio.gif
Kromo_2iradoki.gif
Kromo_3Ahotsak.gif
Kromo_3artxiboa.gif
Kromo_3bannerra-nire-ordainketa-2.gif
Kromo_3gazte.jpg
Kromo_4Bzenbakitan.gif
Kromo_4Hiztegia.gif
Kromo_6Ikastaroak.gif
Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, 
	de las Directrices de Accesibilidad para el 
	Contenido Web 1.0 del W3C-WAI