Mai
21

Enpresarean proiektuaren elkarlanerako txokoa bizi-bizirik

ENPRESAREAN proiektuaren atal interesgarrienetako bat Elkarlanerako Txokoa da. Buruan dabilkizun proiektu baterako bazkide bila bazabiltza, lan eskaintza egin nahi baduzu edo zure burua lanerako eskaintzen baduzu, baliabide konpartituak behar badituzu, edo kezkatzen zaituen gairen baten inguruko iritziak jaso nahi badituzu, hauxe da zure txokoa.

Txoko hau etengabe eguneratzen da, eta bertan edonork har dezake parte. Besteak beste, uneotan proiektu interesgarriei buruzko informazioa jaso dezakezu, elkarlanerako proposamenak egin ditzakezu, diru-laguntzen berri izateko aukera ematen du, lan eskaintzak egiten dira, gastuak parteko aukera eskaintzen zaizu, edota kudeaketarako laguntza eskura dezakezu.

Enpresen arteko elkarlanerako txoko honetan zuzenean parte hartu nahi baduzu, sortu zure kontu pertsonala edo enpresaren kontua.

Atsegin duzu? partekatu:

Mai
13

Serbitzu Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria hartu du

Erakunde pribatuei zein publikoei era guztietako zerbitzuak eskaintzen dizkien Serbitzu Elkartea S.L. enpresako gerenteak esker onez hartu du hizkuntzaren kudeaketan egiten duten lana kreditatzen duen egiaztagiria eta mailaz igotzeko urratsak emateko prest agertu da.

Egoitza nagusia Azkoitian duen enpresa 1991n sortu zen  zerbitzuen arloan lan egin eta erreferente bihurtzeko asmoz. Hala, hiri zerbitzuak, errepidetakoak, portutakoak, hondartzatakoak eta lorazaintzakoak ez ezik, hondakinen tratamendu zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

Argazkian, Javier Velasco enpresako gerentea (erdian), Agurtzane Epelde Azkoitiko Udaleko euskara zinegotzia eta Arkaitz Illarramendi Ziurtagiriaren Elkarteko teknikaria.

Atsegin duzu? partekatu:

Mai
06

Eman izena Enpresarean proiektuan

Orain dela hiru urte sortu genuen ENPRESAREAN proiektua, arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzeko, esperientziak zein jakintza trukatzeko eta hornitzaile berriak aurkitzeko helburuarekin. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean. Era berean, ENPRESAREANen bitartez, enpresei negozio aukerak handitu nahi zaizkie eta produktu/ zerbitzu berriak sortu nahi dira, euskaratik eta euskaraz. Horrez gain, euskaraz lan egin nahi duten edo-eta zerbitzua euskaraz eskaini nahi duten organizazioei erraztasunak eman nahi zaizkie eta salmentarako gune bat eskaini. Horrek guztiak, gainera, euskararen prestigio soziala areagotzeko eta arlo sozio-ekonomikoan euskararen presentzia areagotzeko balioko du.

Zer da ENPRESAREAN? Zertarako proiektu hau? Zer eskaintzen du? Aurrera begira zein egitasmo ditu? Gaurtik hasita galdera horiei guztiei erantzuten saiatuko gara. Horretarako bi astez behin bidaltzen dugun Bai Euskarari buletin elektronikoan ENPRESAREANen inguruko txokoa sortuko dugu proiektuaren inguruan sortzen diren berriak argitaratzen joango gara.

Proiektuan, zuzenean parte hartu nahi baduzu, berriz, doan izena emateko eta ENPRESAREANen gertatzen dena bertatik bertara ezagutzeko aukera duzu.

Atsegin duzu? partekatu:

Api
23

Lan munduan euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena berritu dute Ziurtagiriaren Elkarteak eta Zarauzko Udalak

Udalerriko hainbat Ziurtagiridunen presentziarekin, 2005 urtean abian jarritako lankidetza hitzarmena berretsi zuten atzokoan Juan Luis Illarramendi Zarauzko Alkateak eta Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko Zuzendariak, prentsaurrean eginiko agerraldian.

Bi aldeak pozik agertu ziren hitzarmena sinatu berritan. Izan ere, lankidetza hitzarmenean jasotzen den bezala, bi erakundeen indar eta ahaleginen sinergiak batu eta arlo sozio-ekonomikoan euskararen erabilera areagotzen jarraitzea ahalbideratuko baitu. Eta finean, eguneroko lana indartu. Biek ala biek bat egiten dutelako helburuetan, alegia, Zarauzko Udala azken urteotan aurrera eramaten ari den hizkuntza-politika eta alor horretan egindako ekintzak bat datoz Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak dituen helburuekin. Jarraitu irakurtzen »

Atsegin duzu? partekatu:

Api
23

Ostegun eta ostiralean, UDALTOP

Aste honetan egingo da udaletako euskara zerbitzuak biltzen dituen V. Udaltop Topaketa. Apirilaren 25 eta 26an, osteguna eta ostirala, izango dira jardunaldiak Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta bi egunez Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin, euskaraz ikus gaitzaten? gaiaren inguruan jardungo dute.

Aurtengo egitaraua 11 hitzaldiz, talde-lan dinamika batez eta amaierako kultur ekintza batez dago osatuta. Hainbat alorretako adituek hartuko dute parte topaketetan: psikologia sozialeko adituek, komunikazio adituek, administrazio adituek, etab. Denen artean topaketen ardatz den galderari ahalik eta modu osoenean erantzuna ematen saiatuko dira.

Ziur aurtengo hitzaldiak interesgarriak izateaz gain, oso erabilgarriak direla jardunaldietan parte hartuko duten 170 lagunentzat!

Atsegin duzu? partekatu:

Api
22

EHZ-k auzolana, elkarlana festibalaren erdigunean ezarriko du

Bai Euskarari Ziurtagiria duen Euskal Herria Zuzenean elkartea, 1992-an sortu zen PIZTU elkartearen segipen zuzena da. Hasieratik, Elkarteak Euskal Herrian ikusgarrigintzan oinarrituriko laguntza eta trukaketa plataforma bat izatea zuen helburu eta EHZ festibala ildo horretatik sortu zen,1996an Arrosako zolan. Garai hartan, festibala gutxi zeuden Euskal Herrian zein Europa osoan.

Geroztik, EHZ-k beti lan ardatz berdinen inguruan lan egin du:

  • Dinamika azkar baten planteatzea Iparraldeko barnekaldean, 3 egunetako gertakari indartsu baten inguruan,
  • Euskal nortasun, kultur eta hizkuntzaren baloratzea,
  • Gure garaiko baloreen bozeramaile izatea,
  • Laguntzailegoan oinarrituriko antolakuntzaren bitartez, jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko elkarlana bultzatu eta loturak sortu.

EHZ, herri proiektu batetatik eraiki den tresna bat da. Osoki autoeratua, hots alimaleko auzolan baten emaitza. Euskal Herriko eskualde desberdinetan egin, egiten eta eginen den ber gisan, mota anitzetako proiektuak elkarlanaren bidez burutu dira. Aurtengo edizioan, EHZk auzokideen topaketak antolatu nahi ditu. Helburua edozein xokotan egiten diren auzolan horien sustatzea eta aurkeztea da.

Aurtengo edizioa Lekornen izanen da ekainaren 28-29-30an.Willis Drummondek Fermin Muguruzaren kolaborazioarekin “Herri Sorta” deituriko kantua sortu dute aurtengo festibalerako.

Informazio gehiago: http://ehz-festibala.eu/

Atsegin duzu? partekatu:

Api
19

GAZTEZULOk Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

1999an BAGERA Donostiako euskara elkartearen barruan sortutako komunikazio proiektu honek,  Bai Euskarari Ziurtagiriaren Zerbitzu eta Lana maila eskuratu du.

GAZTEZULOk  Euskal Herri osoko eta era guztietako gaiak lantzen ditu. Sareari eta bereziki bere webguneari esker, gazteen arteko  harremanak sustatzen dihardu, gazteek beraien artean  harremanetan jar daitezen eta mota guztietako informazioak eskuratu eta zalantzak argitzeko aukera izan dezaten.

Informazio gehiago: www.gaztezulo.com

Atsegin duzu? partekatu:

Api
18

Saskia app

Mandatuak, errekaduak, enkarguak, erosketak non apuntatu ez dakizula, erosi beharrekoen zerrenda etxean ahaztu duzula, azken orduan pisu-kideak zer eskatu dizun ez duzula gogoratzen edo etxean gosaltzeko galleta nahikoa dituzun ez dakizula… Saskia,  erosketa zerrenda mugikorrean egiteko aplikazioa, egoera horietan  lagungarri izango duzu.

Euskara hutsez  eginiko aplikazioa da. Jarraitu irakurtzen »

Atsegin duzu? partekatu:

Api
10

Lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin

Duela urte batzuk abian jarritako lankidetzari jarraipena eman asmoz eta aurrerantzean ere arlo sozio-ekonomikoan eragite lanarekin jarraitzeko xedearekin, lankidetza hitzarmenak berrituko ditugu datozen egunetan Zarauzko Udalarekin eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin. Jarraitu irakurtzen »

Atsegin duzu? partekatu:

Api
09

Gure ordenagailu eta beste gailu batzuekin euskaraz lan egiteko funtsezko giltzarriak

Nahiz eta gure eguneroko bizitzan euskaraz aritu, badaude oraindik alor batzuk non euskararen presentzia ez den oso agerikoa. Hoietariko bat Informazio eta Komunikazioen arloa da. Dena den, askotan euskararen “absentzia” hori gehiago da erabiltzailearen ohitura faltagatik edo sistemek eskeintzen dizkiguten aukerak ezagutzen ez ditugulako aukerarik ez egoteagatik baino.

Orduan, gure ordenagailuak, sakelekoak, tabletak euskaraz erabili ditzakegu? Bai noski!

Jardunaldi honetan dauden aukerak aurkezten saiatuko gara, aukera hoiek nola inplementatu gure ekipoetan eta azkenean eta gogoa izanez gero nola parte hartu momentu honetan aplikazioak euskaratzen dabiltzan komunitateetan.

Data: 2013/04/17
Ordua: 9:30etatik – 12:30etara
Iraupena: 3 ordu
Salneurria: Doakoa
Lekua: Garaia Enpresa Digitala, Garaia Gune Teknologikoa, Goiru 1, 20500 Arrasate-Mondragon Jarraitu irakurtzen »

Atsegin duzu? partekatu:

Sarrera zaharrenak «