Berri gehiago ikusi    
   
IXA taldea Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldea da, hizkuntzaren tratamendu automatikoan lan egiten duena.
Momentu honetan taldeko kideak 52 gara: 36 informatikari, 13 hizkuntzalari, 3 ikerkuntzarako teknikari, horietatik 31 doktore eta 7 doktoregai gara.
Gehienak Donostiako Informatika Fakultatean aritzen gara, baina beste zentro batzuetan ere bai (Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskola, Donostiako Irakasle Eskola...)
Argitaratu ditugun artikulu guztiak ikus ditzakezu webgune honetan, baita gure proiektuak, baliabide linguistikoak, produktuak...
Sortu ditugun produktu ezagunenak hauek dira: Xuxen zuzentzaile ortografikoa, OpenTrad itzultzaile automatikoa, Euskal WordNet sarea eta ZT eta EPEC corpusak.
Esku artean ditugun proiektu nagusiak hauek dira:
PATHS ,  NewsReader,  READERS,  OpeNER, Europako STREP proiektuak; Eusko Jaurlaritzaren
A motako ikertalde finkatua;
M.E.C.eko Hibrido Sint,
OpenMT-2,
KNOW2,
TACARDI eta
SKaTeR proiektuak eta
TIMM eta
RTTH ikerketa-sareak.
Ikus hemen proiektu guztien lista 1988tik.
![]() A motako ikertalde finkatua |
![]() |
![]() |
![]() |
   ![]() |
    ![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Google TM custom search