Euskararen Ginkanako 10 finalistak azken lehiarako prest
atzo : 10:20
|
Enpresarean-en etorkizuna mintzagai Badu Bada erakusketan
atzo : 08:28
|Datorren asteartean, otsailaren 12an, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatuta Enpresarean-en etorkizunaz aritzeko saio berezia egingo da San Telmo museoan 18:00etatik aurrera. Eztabaida saioa Badu Bada erakusketaren baitan antolatu da. Hain zuzen, Enpresarean egitasmoak orain arte egin duen ibilbidearen errepasoa egin eta erreferentziazko gonbidatuekin Enpresarean-en etorkizunaz, eta euskarazko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen arteko elkarlanaz hitz egiteko saioa egin nahi du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Horretaz gain, 2013 urteari begira aurreikusitako egitasmoen berri emango da. Gure asmoa da 2013an Enpresarean egitasmoa sendotzea eta, etorkizunerako erronkak finkatzeko garaian, ekarpenak jaso nahi ditugu.
Haur eskoletan gaztelania eta euskara erabiltzearen alde azaldu dira EAJ, PP eta UPyD
2013-02-07 : 19:23 | automatikoa | #
|Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari eskatu dio haur eskoletan bi hizkuntza ofizialen tratamendua bermatzeko, haurren ama hizkuntza errespetatuz. EAJk, UPDk eta PPk bozkatu dute proposamenaren alde. Eztabaida sutsua eragin du PPk Eusko Legebiltzarrean gaur aurkeztu duen proposamen batek. Hain zuzen ere, Haurreskolak Partzuergoko haur eskoletan zer hizkuntza erabili behar den eztabaidatu dute talde parlamentarioek, PPk ingelesaren eta gaztelaniaren erabileraren inguruan aurkeztutako proposamen baten harira. Azkenean, EAJk eta PPk erdibideko proposamen bat hitzartu dute, eta horri eman dio babesa Legebiltzarrak, bi talde horiek ez ezik, UPDk ere alde bozkatu dutelako. EH Bilduk aurka bozkatu du eta PSE-EEko legebiltzarkideak abstenitu egin dira

Berria.info @berria | 2013-02-07 16:48
Haur eskoletan gaztelania eta euskara erabiltzearen alde azaldu dira EAJ, PP eta UPyD bit.ly/12wg4MR
Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»
Jakoba Errekondo: Etorkizuna iraunkortasuna eta elkartasunean dago
2013-02-07 : 08:16
|Jakoba Errekondo usurbildarra Zerain dezagun fundazioko arduraduna da, eta Gipuzkoako herri txiki honen garapenean indar guztia jarri du azken urteotan. Baserri mundua ondo ezagutzen du: Usurbilgo Alkartasuna kooperatiban urte askotan murgildu izan da, baserrian bizi da, eta gaur egun Elikadura Burujabetzaren aldeko lanean ari da, hemen eta han. Baserri Bizia aldizkarian argitaratutako elkarrizketa ekarri dugu hona, irakurle askorentzat interesgarria izan daitekelakoan.
Euskaldunak Internetekiko uzkurrago ote?
2013-02-06 : 17:43 | automatikoa | #
|
Duela zenbait aste egin genuen Xilaba bertso txapelketaren balorazio biltzarra, Senperen (Lapurdi). Besteak beste, txapelketarako ateratzen den liburuxkaz hitz egin genuen. Inprimatutako aleak gutxitzeari begira (iduriz, batzuk sobratu ziren), ideia bat bota zen talde txiki batetik, hurrengo txapelketei begira (aurtengo Txapelketa Nagusirako balio du): txapelketari buruzko informazio hori emango lukeen telefonoetarako aplikazio bat sortzea; dinamikoa izango litzateke, adibidez saio bakoitzaren ondoren puntuazioak eta, bereziki, hurrengo faserako sailkapena erakutsiko luke...

Joxe Aranzabal @joxearanzabal | 2013-02-05 17:28
"Euskaldunak Internetekiko uzkurrago ote?". @enekobidegain irakaslearen artikulu interesgarria Atabala blogean mukom.mondragon.edu/atabala/?p=363… #mu
Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»
Korrikaren ordutegi konpletoa, noiz zein herritatik
2013-02-06 : 16:56 | automatikoa | #
|
Aitor Agirrezabal @aagirrezabal | 2013-02-06 12:30
#Korrika martxoaren 15, ostirala, goizaldean, pasako da Sakanatik. Hona hemen ordutegiak @berria bidez berria.info/dokumentuak/do…
Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»
Komunikaldiak Mondragon Unibertsitatean: 2013ko gaia, Ideia-laborategiak
2013-02-06 : 12:18 | automatikoa | #
|2006a ezkero, Mondragon Unibertsitatearen Komunikazio departamenduak egun bateko jardunaldia antolatzen du urtero Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Aretxabaletako campusean, bertan lantzeko gai monografiko bat, lotura handia duena komunikazioaren esparruarekin. 2013ko gaia: Ideia-laborategiak 2013ko martxoaren 20an egingo da, asteazkenez, Garaia berrikuntza gunean, Arrasaten.

Joxe Aranzabal @joxearanzabal | 2013-02-05 14:26
Komunikaldiak 2013: "Ideia-laborategiak". Dena prest martxoaren 20rako mondragon.edu/eu/huhezi/aktu… #mu #komunikaldiak2013
Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»
Elhuyar Fundazioak Web-corpusen ataria aurkeztuko du otsailaren 13an
2013-02-06 : 10:55
|Elhuyar Fundazioak euskarazko Web-corpusen ataria sortu du eta erabiltzaileentzat kontsultagai jarri. Atari hau, datorren otsailaren 13an (asteazkena) aurkeztuko dugu Donostiako San Telmo museoan, "Badu bada" erakusketaren barruan, 17:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da, eta nahi duenarentzat dago irekia.
Euspot, euskarazko spot lehiaketak, sare sozialak eta euskara izango ditu hizpide aurten
2013-02-06 : 08:21
Aurten egingo da bigarren edizioa eta lehiaketaren helburua euskarazko sormena bultzatzeaz gain, arlo guztietara euskararen erabilera hedatzea da. 2013ko edizioaren gaia izango da: ‘sare sozialak eta euskara’. Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkartea dira lehiaketaren sustatzaile nagusiak. |
"Zeren zain? Zeren beldur?", Txema Ramirez de la Piscina
2013-02-05 : 22:17 | automatikoa | #
|Espantua eta lotsa; sumindura eta inpotentzia. Egunez egun, hedabideetatik isurtzen den albisteen jarioak zirkuko pirueta ezin harrigarriagoen deskribapena dirudi. Atzo pentsaezina zirudien biribilketa gaur begien aurrean dugu. Atzo hilgarria izan zitekeen jauzia gaur prime time eta HDn ikusteko parada dugu, hiru aldiz errepikatuta gainera. Sistema politikoaren degradazioak mugarik ez duela dirudi: ustelkeria sistemikoa, klase politikoaren ezgaitasuna ezin nabarmenagoa eta aginte ekonomikoaren nagusitasuna inoiz baino mingarriagoa. Herritarrak suminduta baina kontrolpean, lehertu gabe, shock egoeraren eraginpean oraindik ere. Gizartean inoiz baino adostasun handiagoa sumatzen da, han eta hemen; ez soilik ezkerreko herritarren artean, baita eskuinekoen artean ere. Sistema ustelduta dago, goitik behera, baina —sarritan— baita behetik gora ere.

txerren @txerren | 2013-02-05 06:53
Txalo txalo txalo, Txema Rz. De la Piscina. Egunotan buruan nituen zenbat ideia, ederto esanda. paperekoa.berria.info/iritzia/2013-0…
Jatorrizkoa »» | Elkarrizketa »»