Interneteko albistegia

EnpreSarean

Erabiltzailearen aurpegia

Hitz bitan

Enpresa sarea, euskaraz


Datu gehiago

  • Alta eguna: 2012-07-27 08:36
  • Azken aldiz sartua: 2013-02-07 09:39
  • Azken ekarpena: 2012-07-27 08:36

Erabiltzailearen jarduna

Enpresarean-en etorkizuna mintzagai Badu Bada erakusketan

Erabiltzailearen aurpegia EnpreSarean | 2013-02-07 : 09:51 | Artikulua

Datorren asteartean, otsailaren 12an, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatuta Enpresarean-en etorkizunaz aritzeko saio berezia egingo da San Telmo museoan 18:00etatik aurreraEztabaida saioa Badu Bada erakusketaren baitan antolatu da. Hain zuzen, Enpresarean egitasmoak orain arte egin duen ibilbidearen errepasoa egin eta erreferentziazko gonbidatuekin Enpresarean-en etorkizunaz, eta euskarazko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen arteko elkarlanaz hitz egiteko saioa egin nahi du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak. Horretaz gain, 2013 urteari begira aurreikusitako egitasmoen berri emango da. Gure asmoa da 2013an Enpresarean egitasmoa sendotzea eta, etorkizunerako erronkak finkatzeko garaian, ekarpenak jaso nahi ditugu.

Guztia irakurri »»

Lazarraga Sarien bigarren edizioa aurkeztu dute Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia EnpreSarean | 2012-10-19 : 14:34 | Artikulua

 

Lan munduarekin eta euskararekin lotutako LAZARRAGA SARIAK aurkeztu dituzte Iciar Lamarain, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak. Hain zuen, LAZARRAGA SARIEN bigarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean Arabako Foru Aldundian egin duten prentsaren aurreko agerraldian.

Guztia irakurri »»

Guztia prest dago urriaren 2an Kursaalen egingo den 'Enpresarean' azokarako

Erabiltzailearen aurpegia EnpreSarean | 2012-09-24 : 17:36 | Artikulua

Urriaren 2an Donostiako Kursaalen egingo den Enpresarean euskaraz lan egiten duten enpresen arteko azokaren gaineko azken xehetasunak eta nondik norakoak azaldu dituzte gaur Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak, Josu Ruiz Donostiako Udaleko bozeramaile eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak, eta Carlos Ruiz Kutxako Gizarte Ekintzako zuzendariak Gipuzkoako Foru Aldundian egin duten prentsaren aurreko agerraldian. 

Guztia irakurri »»

Enpresarean azokaren aurkezpena, euskaraz lan egiten duten enpresen topaketa

Erabiltzailearen aurpegia EnpreSarean | 2012-07-29 : 08:28 | Artikulua

Enpresarean egitasmoaren helburua da arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta hornitzaile berriak aurkitzea. Hori guztia, baina, euskara elementu komuntzat duten enpresa, elkarte eta entitateen artean. Eta jardunaldi bat izango da urrian, Donostian, Enpresarean Azoka. Hitzaldiak emango dituzten enpresen artean, Berria Taldea, Hetel, Codesyntax, Akting eta Fremap, besteak beste.

Guztia irakurri »»