enpresarean

goikoa

Enpresa sarea,
euskaraz

bai_euskarari

goikoa

IZENA EMAN

Enpresa berria

Saioa hasi

Logeatu facebookekin
Twitter
Openid
sarea

zer eskainiko dizugu?

Negozio bide berriak zabaltzeko aukera izango duzu. Besteen esperientziak ezagutzeko aukera. Zure balioa erakusteko aukera. Negozioetan euskararen balioa ikusteko aukera.


Enpresareanek aukera hauek guztiak emango dizkizu:
 

Enpresen erakusleihoa:

Sektore ezberdinetako 15 enpresen produktuak eta euskaraz ematen dituzten zerbitzuak ikusi ahal izango dituzu. Harreman profesionalak lantzeko gunea ere izan nahi du erakusleihoen inguru honek,  produktuak ikusteaz gain, elkarrizketarako tokia ere izango delako.
 

Erroak, hegoak eta pertsonak:

Sustraiek ematen duten tokikotasunak ez ditu mugatzen, eta mundura zabalik egotea lortu dute. Leihoak, ateak eta bideak zabaldu dituzte, nondik datozen ahaztu gabe, eta euskararen garrantziaz konturatuta. Ekiteko modu eta filosofia berriak dituzten pertsona horiek ezagutzeko aukera izango duzu.
 

Esperientziak: 

Nola uztartu ditzaket nik nire enpresa eta euskara? Nola eman dezaket nik zerbitzua euskaraz? Nola laguntzen du euskarak nire negozioa? Zure buruari halako galderak egiten badizkiozu, esperientzien gunea interesezkoa izango duzu.  Enpresa eta erakunde askok frogatu dute euskarak zenbateko garrantzia duen euren negozioan. Esperientzia konkretuak aurkeztuko dira, sektore ezberdinetakoak eta produktu oso ezberdinak eskaintzen dituzten enpresen eskutik. Bakoitzak berean nola egin duen ikusiko dugu.
 

Saldu zure ideia (Speaker Corner):

Hasi berria bazara, zure negozioa aurkeztu nahi baduzu, eskaintzen dizugun ingurua berria bada zuretzat eta denon aurrean nor zaren eta zer egiten duzun kontatu nahi baduzu, hau da zure gunea. Egunean zehar hainbat unetan, txoko hau erabilgarri egongo da edozein enpresak bere aurkezpena egin ahal izateko. Zure enpresa aurkeztu nahi duzu jendaurrean? Egin klik hemen.
 

Eztabaida dezagun:

Hainbat esparrutako pertsona erreferenteek parte hartuko dute
 

LehiaLkartasuna:

Lehiakor izateko desberdin izan behar da, ona, kalitatea eskaintzen duena, baina gaur egungo merkatuan ez da erraza desberdintzea. Proiektuak eta ideiak aurrera ateratzeko gainera, elkarlana ezinbestekoa izan daiteke askotan. Eta akaso zuk ez duzu ideia berririk, baina interesgarri izan daiteke beste batentzat zurekin elkarlanean aritzea. Norekin nahi duzu jardun elkarlanean? Hau da zure aukera.

 

ENPRESAREAN  | Kontaktua | Eusko jaurlaritza

Garapena: Bitarlan