enpresarean

goikoa

Enpresa sarea,
euskaraz

bai_euskarari

goikoa

IZENA EMAN

Enpresa berria

Saioa hasi

Logeatu facebookekin
Twitter
Openid
sarea

zer da

Enpresa munduan elkarlanerako joera igartzen ari da; elkar ezagutzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko saiakerak egiten ari dira. Hortik, mota askotariko ekimenak edo proiektuak sortu dira, enpresen arteko elkarlana eta lankidetzaren arrakasta kasuak, alegia.

Izan ere, oso aberasgarria da enpresek elkar ezagutzea, beharrak identifikatzea, bakoitzak eskaintzen dituen produktuak/ zerbitzuak ezagutaraztea edo esperientziak partekatzea.

Askotan, ez da ezagutzen zerbitzu edo produktu zehatz bat euskaraz ematen duen enpresarik eta zerbitzu/ produktu hori euskaraz jaso nahi izanez gero, euskaraz lan egiten ohituta ez dagoen enpresa batera jo ohi da… Batzuetan, beranduago konturatzen gara badela zerbitzu/ produktu hori euskaraz eskaintzen duen enpresarik… Bestetik, irizpide ekonomikotik begiratuta, elkarlana oso lagungarria da. Negozioak euskaraz enfokatu nahi dituzten ekintzaileak egonik, horientzat euskaraz lan egitea eta jakintza, esperientzia eta baliabideak partekatzea errentagarria izan daiteke.

Horregatik Ziurtagiriaren Elkarteak euskaraz lan egin nahi duten enpresen arteko harremana eta elkarlana sustatu nahi ditu, muga guztiak gaindituz.

 

arabako foru aldundia

 

ENPRESAREAN  | Kontaktua | Eusko jaurlaritza

Garapena: Bitarlan