enpresarean

goikoa

Enpresa sarea,
euskaraz

bai_euskarari

goikoa

IZENA EMAN

Enpresa berria

Saioa hasi

Logeatu facebookekin
Twitter
Openid
sarea

azoka zer da

Enpresak eta euskara uztartuz egingo den azoka da Enpresarean. Elkarlana sustatzea, esperientziak trukatzea eta euskararen erabilerak negozio munduan dituen onurak agerian uztea du helburu.


Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen  proiektua da Enpresarean. Egunez egun frogatzen du Ziurtagiriaren Elkarteak, lan alorrean euskararen erabilera bermatzen duen enpresen balio erantsia handia dela, eta guztion begi bistan jarri nahi dute abantaila hori zein den. Baina ez hori bakarrik. Enpresen arteko elkarlana sustatu nahi da, proiektu berriak abiarazteko gune izan nahi du, eta hornitzaile eta bezero berriak topatzeko aukera paregabea izango da.


Sektore guztietako enpresek hartuko dute parte Enpresarean azokan. Eta guztien elkargune Euskara izango da. Euren produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituztelako batzuek, eta euskaraz lan egiten dutelako besteek.


Azoka bikoitza izango da gainera. Batetik Kursaalen Urriaren 2an egingo dena. Bestetik, sarean, www.enpresarean.org webgunean beti zabalik egongo dena. Batean zein bestean, edo bietan parte hartu nahi baduzu, izena ematea besterik ez duzu, zure enpresa zein den eta zer egiten duen kontatu, eta lan harremanak sendotzeko ate berri bat zabalduko duzu.

 Egitaraua deskargatu

ENPRESAREAN  | Kontaktua | Eusko jaurlaritza

Garapena: Bitarlan