enpresarean

goikoa

Enpresa sarea,
euskaraz

bai_euskarari

goikoa

IZENA EMAN

Enpresa berria

Saioa hasi

Logeatu facebookekin
Twitter
Openid
sarea

Berriak

Euskalit jardunaldietan izan gara Enpresarean azokaren nondik norakoak azaltzen

2012-11-09

Atzo, hilak 8, Enpresarean. Enpresa sarea, euskaraz jardunaldia eskainiko genuen Bilboko Euskal Ekonomisten Elkargoan. EUSKALIT Kudeaketaren Kalitate eta Bikaintasunaren XVIII. Europar Astearen barruan antolatutako jardunaldia izan zen, eta bertan, azoka sortu, diseinatu eta garatu duten enpresetako ordezkariak izan ziren, eta beraiekin batera, azokaren lehenengo edizioan parte hartu duen HIRUDART 3D Diseinuko estudioko ordezkariek bere lekukotasuna eskaini zuten.

Jardunaldian, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko Rober Gutiérrez zuzendariak, Bitarlaneko Eneko Pérez de Nanclares proiektu zuzendariak eta Amaia Elu Hirudart enpresako sortzaileak hitz egin zuten. Lehenengoak, azokaren nondik norakoak azaldu zituen eta etorkizuneko erronketaz hitz egin zuen; Eneko Pérezek, berriz, www.enpresarean.org webgunearen berri eman zuen, eta haren funtzionamendua azaldu. Amaia Eluk, aldiz, bere lekukotasuna azaldu zuen. Bere hitzetan, Enpresarean egitasmoa oso interesgarria da eta negozio berriak zabaltzeko aukera ematen du.

Entzuleen artean ere, ekarpen interesgarriak egin zituzten saioaren amaieran. Besteak beste, Bizkaiko instituzioekin egitasmoa garatzeko aukeraz aritu ziren, edota euskara eta lan mundua uztartzen dituzten plataformekin, konkretuki www.bilalan.net, elkarlana bideratzea interesgarria dela iritzi zion entzule batek.
 

ENPRESAREAN  | Kontaktua | Eusko jaurlaritza

Garapena: Bitarlan