enpresarean

goikoa

Enpresa sarea,
euskaraz

bai_euskarari

goikoa

IZENA EMAN

Enpresa berria

Saioa hasi

Logeatu facebookekin
Twitter
Openid
sarea

Maramara* taldea

ritxi@maramara.net

943504206

Portuetxe 53B, 109. bulegoa

20018

Donostia

943504206

http://www.maramara.net

maramara

www.maramara.net

bitanta

www.bitanta.com

maluta

www.maluta.eu

Komunikazioa

maramara* taldea 2008ko abenduan sortzen da, 28 langilez osaturik dago eta aurrez 5 urtetan lan talde berean egonak. Azken 2 urteetan, hizkuntza zerbitzuetan, Euskal Herria nahiz Estatu mailan gorengo postuetan jartzeko balio izan digu. Euskal Herriko Hizkuntzen Industriako Elkartea den LANGUNEren kide gara hasieratik. Elkartearen asmoa sektorearen klusterra izatea da eta ahalegin horretan jarduten dugu, gure lanarekin batera, enpresen arteko lehiakortasuna eta kolaborazioa bultzatzeko. maramara* taldeak euskararen erabilera eta kudeaketa bikaina bermatzen du; euskara enpresaren sistema guztietan eta eguneroko lanean, eta bezero eta hornitzaileekiko protokoloetan txertatu izanagatik, Eusko Jaurlaritzaren Euskalit erakundearen Urrezko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso genuen. Horrez gain, ISO 9001:2008 (kudeaketa) eta UNE-EN-15038:2006 (itzulpengintza enpresentzako berezko araua) ere lortu ditu maramara* taldeak, eta ziurtagiri horien protokoloak ezarrita izateak agerian uzten du, beraz, zerbitzu osoa eta kalitatezkoa eskaintzen dugula. EN 15038:2006 Europako kalitate arauaren arabera, itzulpengintza zerbitzuak nahitaezko bi fase izan behar ditu, gutxienez: itzulpena eta berrikuspena (bi lagunek egina), gestio-lan eraginkor baten arabera antolatuta.

Bikain

Zerbitzua eta lana euskaraz

Hizkuntza zerbitzuen alorrean aritzen gara lanean. Komunikazioa erraztea da gure helburua. Hizkuntza zerbitzu osoa eskaintzen dugu: itzultzea eta zuzentzea; interpretazioak egitea; testuak sortzea eta editatzea; azpitituluak sortzea, editatzea eta zuzentzea; transkribatzea eta egokitzea, eta abar. Maramara taldearen barruan beste bi sail ditugu; bi tanta eta maluta. Bi tantarentzat diseinua estetikoki erakargarria izatea baino gehiago da; gaur egun, komunikatzeko tresna nagusietako bat da. Guretzat proiektu bakoitza erronka berri bat da, eta originaltasuna ezin besteko ezaugarria. Diseinu premia guztiak betetzen ditugu: irudi korporatiboa, merchandisinga, packaginga, publizitatea, barne diseinu kreatiboa, argitalpen proiektuak, standen diseinua, web proiektuak (blogak, webguneak, intranetak...), berripaperak, kokapena bilatzaileetan... Maluta argitalpen zerbitzua da eta hainbat euskarritan kaleratzen ditu lanak: papera, CD-ROMa, DVDa eta internet. Gure proiektuak honako lan hauen argitalpena biltzen du: ikasteko liburuak, literatura lanak, haur eta gazte literatura, jolaserako liburuak eta eskuliburuak.

Izena
Urla
maluta
Deskribapena
Euskarazko liburu katalogoa
Aurkezpena
Bideoa
ENPRESAREAN  | Kontaktua | Eusko jaurlaritza

Garapena: Bitarlan