Associated Press berri agentziak artikulu deigarri bat plazaratu du, AEBetako Kongresuko diputatu hispanoen kopurua zehazteko zailtasunei buruz. Arrazoia zera da, zerrendatan batzuetan komunitate horretako kide gisa agertzen diren diputatuetako batzuk ez dutela euren burua hispanotzat jotzen. John Garamendi kongresukide euskal-kaliforniarrak, esaterako, argi dauka: I'm Basque (ni euskalduna naiz), dio. AEBetako 2011ko erroldan 53.045 lagunek onartu zuten euren burua euskaldunen ondorengotzat.
2013/02/13

Gehiago Irakurri…

Txikien taldea eta euskararen aldekoa apustu handiak Corpus Christiko Eusko Etxean 2013aren hasieran
Garrantzi handiko bi urrats eman ditu Argentinako Corpus Christiko Eusko Etxeak urte berriari hasiera emateko, eta biak helburu argi eta sendoekin. Alde batetik, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeak antolatutako Udalekun hartu zuten parte Misiones probintziako euskal etxe honetako bi neskak. Bestetik, eta lehen aldiz bere historian, Corpus Christiko euskal etxeko gazte bat euskara irakasle trebatuko da Euskara Munduan proiektuaren baitan. Bi esperientziak oso emankorrak izan dira eta animatu zuten erakundea bere proiektuekin inoiz baino bizkorrago jarraitzeko. Izan ere, honez gero euren Euskal Jaiaren data iragarri du Eusko Etxeak: uztailaren 13an izango da, hainbat lagun gonbidatu.
2013/02/13

Gehiago Irakurri…

Bihar abiatuko du Buenos Aireseko Udako Euskal Unibertsitateak bere bosgarren edizioa
Bihar irekiko ditu berriz ere ateak Euskal Echea elkarteak sustatzen duen Udako Euskal Unibertsitateak. Aurtengo egitaraua aurreko urteetakoenak baino laburragoa izango da, otsailaren 13tik 22ra. Aldi berean, bi mintegi osagarri eta doako eskainiko ditu bosgarren edizio honek, euskal zineari eta euskal ekonomiari buruz hurrenez-hurren. Eskolak Euskal Echea Institutuaren Sarandi kaleko egoitzan izango dira eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik ezagutzak izatea.
2013/02/12

Gehiago Irakurri…

Euskal kulturari buruzko topaketa abiatuko da gaur Valentzian, Etxepare Institutuak sustatuta
Valentziako Unibertsitateko Filologia, Itzulpen eta Komunikazio Fakultateak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, euskal kulturari buruzko jardunaldiak hasiko dira gaur bertan. Topaketak otsaila eta maiatza bitartean egingo dira, eta hizkuntza, literatura, zinema eta musika izango dira saioen ardatza. Hizlariak Garikoitz Knör de Santiago, Mari Jose Olaziregi (Etxepare), Iban Zaldua idazlea, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendaria eta Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariak izango dira.
2013/02/12

Gehiago Irakurri…

Sei atalek osatuko dute ‘Euskara Jendea’ liburuan oinarritutako izen bereko dokumentala
Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’en ‘Euskara Jendea’ liburuak euskal hizkuntzak eta kulturak izan duten ibilbide historikoa eta munduan duten presentzia aztertu zuen era didaktiko, ulerterraz eta atseginean. Testuak arrakasta handia lortu zuen Euskal Herrian eta –gaztelaniara itzulitako bertsioari esker- baita Hego Ameriketako Diasporan ere. Hori dela eta, beste urrats bat ematea erabaki zuen liburuaren egileak: Ibaizabal Mendebalde Kultur elkartea ekoizle eta Zenbat Gara kultur elkartearen laguntzarekin, ‘Euskara Jendea’ dokumental bihurtzeko bidean dago. Proiektuaren arduradunen esanetan, lana “ikusentzunezko esparruan zegoen hutsunea betetzera dator, lengoaia honek duen zabalpenerako dohaina baliatuz”. Dokumental sortak hainbat hizkuntzatako azpitituluak izango ditu eta urtea bukatu aurretik egongo da ikusgai.
2013/02/12

Gehiago Irakurri…

Albiste gehiago…
azkenErantzunak
Mintzanet Sabrina, 2013/02/07
Ondo joan bekizue denei! MariJoxe, 2013/02/04
Ikastaro berria Elisabet Etchegaray, 2013/01/25
Zorionak! Oskar de Goitia-Durana, 2013/01/23
Txuria Txuria, 2013/01/17
euskaletxeak.net
Kargatzen...
euskaletxeak.net
ArgazkiGaleria
New Yorkeko Euskal Etxean ikusgai da Antonio Castro argazkilari eta kazetari tuterarraren "Antzerki eskena eta begiradak/ Sights and Scenes of the Theater" erakusketa. Antonio Castrok urteetan zehar antzerkigintzaren inguruan egindako zenbait argazki biltzen dira bertan.
argazki gehiago
 

bisita