Agenda

Albisteak

Castillo Suarez, Leire Bilbao eta Itxaro Borda Dublinen

2013-03-01 Hiru euskal olerkariak Dublinen izan ziren atzo, haien poemak eta baita Miren Agur Meaberenak ere jaso dituen Forked Tongues antologia aurkezten. Bertan argitaratu diren lanak irakurri zituzten idazleek, euren itzultzaileekin batera, arrakasta handia lortuz. Bertaratu zirenen eta komunikabideen artean Euskal Herriarekiko jakin min handia  piztu zuten idazleok, Mari Jose Olaziregik bertatik adierazi duenez. Gaur beste irakurketa bat egingo dute Corkeko Unibertsitatean.

la foto

Suarez, Olaziregi, Bilbao eta Borda atzo Dublinen

(more…)

“Laburbira” euskal film laburren zirkuitua Londres eta Pariseraino iritsiko da

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Laburbira film laburren zirkuitua hamargarrenez burutuko da aurten. Hamar urte hauetan ehunka emanaldi eskaini ditu Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Euskal Herritik kanpo ere. Aurten kanpoan egingo dituzten emanaldiak martxoaren 8an Londresko Oxford Housen eta martxoaren 23an Parisko Euskal Etxean izango dira.

Irudia: Topagunea

Irudia: Topagunea

(more…)

Traspasos eta Gaiarre Fundazioa, Max sarietan hautagai

2013-02-28 Traspasos konpainia arabarraren Avanti antzezlana eta Iruñeko Gaiarre Antzokiko Fundazioaren La importancia de llamarse Ernesto ekoizpena Max sarietan ikuskizun berri onenak jasoko duen sarirako hautagai izango dira. Aurtengo Max Sariak datorren maiatzaren 13an banatuko dira.

Avanti, Traspasos konpainiarena

Avanti, Traspasos konpainiarena

  (more…)

Lau euskal idazle gaur Dublinen aurkeztuko duten “Forked Tongues” antologian

2013-02-28 Manuela Palacios editoreak galizieraz, katalanez eta euskaraz idatzitako olerkiak bildu ditu Shearmans Books argitaletxeak plazaratu duen antologia honetan, ingelesera itzulita. EuskarazkoakItxaro Borda, Castillo Suárez, Leire Bilbao eta Miren Agur Meabek idatzitakoak eta  Celia de Fréine, Catherine Phil MacCarthy, Susan Xonnolly eta  Paddy Bushek itzulitakoak dira.  Gaur aurkeztuko dute, Dublineko Cervantes Institutuan, idazletako asko bertan izango direlarik; bihar liburuaren irakurketa egiteko dute Cork hiriko Unibertsitatean (UCC).

forked tongues 3

 

(more…)

Euskal zinema Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldian

2013-02-27 Martxoaren 1an hasi eta 9a bitartean Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldia  burutuko da Mexikon. Zinemaldiak munduko hainbat herrialdetako azken produkzioak ekarriko ditu Mexikoko hirira eta aurtengo egitarauaren barruan euskal zinemak presentzia izango du.

guadala (more…)