Japonia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Japonia
日本国
( Nippon-koku )

Japoniako bandera Japoniako armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: Ez du
Ereserkia: Kimi Ga Yo
Japoniaren kokapena
Hiriburua
Koordenatuak
Tokio
35°41′N 139°46′E / 35.683, 139.767 (Japonia)
Hiri handiena Tokio
Hizkuntza ofiziala(k) Japoniera
Gobernua
Enperadorea
Lehen Ministroa
Monarkia konstituzionala
Akihito
Yukio Hatoyama
Sorrera
- Jimmu Enperadorea
- Meiji Errestaurazioa
- Oraingo konstituzioa
- San Francisco ituna

660 Ka
1868 urtarrilaren 3
1947 maiatzaren 3
1952 apirilaren 28
Eremua
 - Guztira
 - ur %

377.835 km² (63.)
0,8%
Biztanleria
 - Estimaketa (2005)
 - Errolda ()
 - Dentsitatea

127.417.244 (10.)

337 biztanle/km² (18.)
Dirua Yen (¥) (JPY)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC +9)
Ez (UTC +9)
Interneteko domeinua .jp
Telefono aurrizkia +81
Herritarra japoniar
書.svg
Hemengo testu batzuk japonieraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana ordez.

Japonia (japonieraz 日本, Nihon edo Nippon) Ekialdeko Asiako uharte estatu bat da, Korea eta Txinaren ekialdean Ozeano Barean kokatua, Okhotsk itsasotik iparraldean, Taiwan iparraldera luzatzen dena. 3000 uhartek osatzen dute Japoniako uhartedia, handienak Hokkaidō, Honshū, Shikoku eta Kyūshū dira. Uharte menditsuak dira, sumendi jatorrikoak, handiena Fuji Mendia da.

Munduko hirugarren potentzia ekonomikoa da eta estatu industrializatuenetakoa. Hiriburua Tokio da, munduko metropoli populatuena, 30 milioi biztanleduna.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Japoniako geografia

Japonia satelite irudian

Japonia Asia ekialdeko kosta parean dagoen uhartedia da. Lau uhartek osatzen dute (ipar-hego): Hokkaidō, Honshū (handiena), Shikoku eta Kyūshū. Hala ere, uhartediak beste 3.000 uharte gehiago ditu, baina askoz ere txikiagoak. Adibidez Ryūkyū uhartedia (japonieraz Ryūkyū rettō) Kyūshū uhartetik 600 km hego-mendebaldera edo Chishima uhartedia Hokkaidō uhartetik 1.200 km iparraldera (nahiz eta hauek Errusia izan 1945tik).

Estatuaren %70-80 inguru basoz estalia, menditsua eta nekazaritza, industria eta bizitegiak ezartzeko desegokia da. Egoera hau geografia malkartsuagatik eta klima zakarrarengatik da, baita ere lurrikarek, lur bigunak eta euri ugariak sortutako luizi arriskuarengatik. Horregatik biztanleriaren dentsitatea hiriguneetan oso handia da, batez ere kostaldean kokatuak.

Gailur garaiena Fuji mendia da (3.776 m).

[aldatu] Klima

Japoniako klima epela da oro har, baina asko aldatzen da iparraldetik hegoaldera. Sarri, sei eskualde klimatiko nagusitan banatzen da:

  • Hokkaidō: iparraldeko eskualdeak klima epela du, negu luze eta hotzekin eta uda freskoekin.
  • Japoniako Itsasoa: Honshūko mendebaldeko kostan ipar-mendebaldeko haizeak elurte handiak eragiten ditu. Udan, eskualdea Pazifikoko eskualdea baino freskoagoa, nahiz eta batzuetan oso tenperatura handiak jasan Föhn efektua dela-eta.
  • Erdiko Mendigunea: klima kontinentala du, tenperatura aldaketa handiekin neguaren eta udaren artean, eta egunaren eta gauaren artean. Euri gutxi egiten du.
  • Seto itsasoa: Chūgoku eta Shikokuko mendiek eskualdea haizetik bebesten dute, eguraldi samurraz urte osoan zehar gozatuz.
  • Ozeano Barea: ekialdeko kostan neguak hotzak dira, elur gutxikoak, eta udak beroak eta hezeak, hego-ekialdeko haizea dela-eta.
  • Ryukyu uharteak: klima azpitropikala da nagusi, negu epelekin eta uda beroekin. Eurite handiak eta tifoiak sarri izaten dira.

[aldatu] Hiri garrantzitsuenak

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Japoniako historia

Japoniarrak korear eta txinatar jatorrikoak dira nagusiki. Kojiki kondairaren arabera, Jinmu enperadoreak sortu zuen Japonia K. a. VIII. mendean. V-VI. mendeetan, kaligrafia txinatarra eta budismoa sartu ziren Korean zehar edo Txinatik zuzenean, beste ohitura ugarirekin batera. Enperadoreak ziren ofizialki agintea zutenak, baina egiazko boterea jauntxo edo shogun gerlarien esku zegoen.

Torii japoniarra, Itsukushima (Hiroshima).

XVI. mendean zehar, merkatari portugaldar, holandar, ingeles eta espainiarrak Japoniara iristen hasi ziren, misio kristauak sortuz. Horien artean Frantzisko Xabierkoa zegoen. Hala ere, XVII. mendean, shogun indartsuek misiolariak susmatzen hasi ziren, atzerriko indarren konkista militar baten aitzindaritzat jotzen baitzituzten. Babes neurri moduan, Japoniak eten egin zituen atzerriko herriekiko harreman oro, Nagasaki hirian merkatari txinatar eta holandar bakan batzuekin izan ezik.

Bakartze hau 251 urtez luzatu zen, 1854an Matthew Perry komodoro estatubatuarrak Mendebaldearekin irekitzea behartu zuen arte Kanagawako ituna zela medio. Garai luze batez, irekitze honek aldaketa handiak eragin zuten Japoniako gizartean. Meiji errestaurazioak erreforma sakonak hasi zituen 1868tik aurrera. Sistema feudala ezeztu egin zen eta mendebaldeko instituzioak aukeratu, batez ere gobernu eta lege sistemak, baina baita ere ekonomikoak, sozialak eta militarrak. Horrela nazioarteko indar bihurtu zen oso epe laburrean. Txina eta Errusiaren aurkako gerretan Taiwan, Korea eta beste lurralde batzuk bereganatu zituen, inperioa hedatuz.

XX. mendean, Japonia Alemania eta Italiarekin bat egin zuen Bigarren Mundu Gerran, Pearl Harbor base militar estatubatuarra 1941an erasoz. Gerraren amaiera bi bonba nuklear Hiroshima eta Nagasaki hirien gainean jaurti zituztenean izan zen, une batean 120.000 hildako eraginez.

[aldatu] Japoniako ekonomia

Japoniako egungo ekonomiaren abiapuntua 1854 urtean kokatu behar da, bakumatsu irekitze-garaian. Urte horretan Kanagawako ituna sinatu zen, Estatu Batuetako Armadaren erasoaren mehatxupean, zeinaren arabera Japoniako portu zenbait Estatu Batuekiko merkataritzarako aske geratzen baitziren. Tokugawa shogunerriak abiarazitako irekitze-politika sakondu egin zen, bi mende luzeetan zehar Japonia menderatu zuen Tokugawa shogunerria desegin eta 1868 urtean Meiji Aroa hasi zenean. Meiji aroak gobernu-erakunde berriak, Europan osatzen ari zirenen antzekoak, ekarri zituen. Modernizazio garai honetan, hezkuntza-sistema aurreratu bat ezarri eta milaka gazte bidali ziren Estatu Batuetara eta Europara bere prestakuntza teknikoa osatzeko. Gobernuak azpiegiturak (errepideak, trenbideak eta portuak) garatzen zituen bitartean, enpresa pribatua bultzatu egin zuen, laguntza ugari emanez. Aldi berean, banku-sektore zabal bat garatu zen. Aldaketa hauek guztiak japoniarrek historian zehar erakutsitako lanerako gogoak eta egokitzeko ahalmenak erraztu zituzten. Nazioarteko merkataritza nabarmen gehitu zen: mota guztietako ekipamendua eta kotoia inportatu, Britainia Handiatik eta zeta eta tea esportatzen ziren nagusiki. XX. mendearen hasieran Japoniako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza bazen ere, industria azkar zabaltzen ari zen. Munduko Lehenengo Gerratik at geratu izanak industrializazioa azkartu egin zuen. 1920-1930 urteetan, Britainiar Inperioaren ahuleziak bere indar geopolitikoa sendotu egin zuen Ekialdeko Asia osoan, bere interes ekonomikoak zabalduz. Aldi berean, politika ekonomiko militarista bati ekinez, Japonia inguruko herrialderik boteretsuena bilakatu zen, urtero ekonomiaren hazkunde-tasa nabarmenak lortuz. Munduko Bigarren Gerrak, ordea, herrialdea guztiz birrinduta utzi zuen, azpiegitura guztien %40ak hondaturik. Gerra ondoren, Estatu Batuen laguntza jaso zuen ekonomia altxatzeko, ondoko Sobiet Batasunari aurre egitearren Japonia kide bihurtu asmoz. Industria berriz ere abian, japoniarren lanerako gogoak aprobetxatuz, Japonia munduko herrialderik aberatsenetakoa bilakatu da. Hain zuzen, 2010. urtean munduko hirugarrena zen Barne Produktu Gordinari buruz, Estatu Batuen eta Txinaren ondoren.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Japoniako banaketa administratiboa

Japonia 47 prefektura edo departamendutan banatua dago.

Japoniako prefekturak

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskal Diaspora

[aldatu] Biografiak

[aldatu] Kanpo loturak

Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbil eta Ertaina
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanputxeaLaosMalaysiaMyanmarSingapurTailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan

Beste hizkuntzak