Oiartzun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oiartzun

 Gipuzkoa
Oiartzungo herrigunearen ikuspegi orokorra.
Oiartzungo herrigunearen ikuspegi orokorra.

Oiartzungo armarria

Izen ofiziala Oiartzun
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Oarsoaldea
Alkatea Aiora Perez de San Roman (Bildu)
Herritarra oiartzuar
Koordenatuak 43°17′N 1°49′W / 43.283°N 1.817°W / 43.283; -1.817Koordenatuak: 43°17′N 1°49′W / 43.283°N 1.817°W / 43.283; -1.817

Gipuzkoa municipalities Oiartzun.JPG

Eremua 59,71 km2
Garaiera 4-838 m
Distantzia 12 km Donostiara
Posta kodea 20180
Biztanleria 10.018 bizt. (2012)
Dentsitatea 167,78 bizt./km²
Sorrera 1200-1214
http://www.oiartzun.org

Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatuta dagoen udalerria da, Oarsoaldeko eskualdean, Errenteria, Pasaia eta Lezorekin batera.

Lurralde zabaleran Gipuzkoako bigarren herririk handiena da, Oñatiren atzetik. Mendiz inguratua dago, betiere Aiako Harria irudi eta oinarri duela. Bailararen bihotza Oiartzun ibaiak zeharkatzen du eta herria haren inguruan altxatuta dago, nahiz eta erdigune historikoa (Elizalde auzoa) ibaitik gertu ez egon.

Erromatarren garaian Arditurriko meategiak ireki zituzten eta mendeetan barrena bertan lan egin ondoren gaur egun geratzen zaigun irudirik argiena Arditurriko bidegorria da, meategietako trenbidearen bidea erabiliz eraikitako bidegorria.

1200. eta 1214. urteen bitartean Alfontso VIII.a erregeak herri titulua eman zion Oiartzuni.

Eduki-taula

[aldatu] Auzoak

Oiartzungo udaletxea.

Oiartzun herria zortzi auzoz osaturik dago:

[aldatu] Biztanleria

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1929 1941 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2005
3.960 4.268 4.200 4.378 5.579 5.273 5.346 6.704 7.664 8.814 9.195 9.728

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Aiora Perez de San Roman hautatu zuten alkate.

Oiartzungo udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[1]
Bildu
10
3.356 (%65,00)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2
691 (%13,38)
Hamaikabat (H1!)
1
587 (%11,37)
Aralar
-
237 (%4,59)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
-
167 (%3,23)
Alderdi Popularra (PP)
-
125 (%2,42)
Alkate zerrenda
2011 Aiora Perez de San Roman (Bildu)
2007 Aitor Etxeberria Txurio (EAE)
2003 Martin Beramendi Brit (Eusko Alkartasuna)
1999 Xabier Iragorri Gamio (Euskal Herritarrok)
1995 Juan Iñarra Agirrezabala (HB)
1991 Juan Iñarra Agirrezabala (HB)
1987 Juan Iñarra Agirrezabala (HB)
1983 Inaxio Irigoien Mitxelena (EAJ)
1979 Inaxio Irigoien Mitxelena (EAJ)

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Iparraldeko goi nafarrera

[aldatu] Ondasun nabarmenak

San Esteban eliza eta dorrea, Oiartzungo herriko plazatik.
  • Herri Musikaren Txokoa: herri musikaren inguruko agiritegi eta ikerketa gunea. Musika tresnak erakusgai diren museo txiki bat ere badu.
  • Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa: Aiako Harriaren inguruan antolatu museo txikia.

[aldatu] Oiartzuar ezagunak

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Oiartzun
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa