Jon Maia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jon Maia 2008an.

Jon Maia Soria (Urretxu, Gipuzkoa, 1972ko abenduaren 24) bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, itzultzailea eta kultura eragilea da. Euskal Filologian lizentziaduna da, eta Zumaian (Gipuzkoa) du bizilekua.

Eduki-taula

[aldatu] Jarduerak

Albaola Itsas Kultur Erakundeko komunikazio arduraduna da.


[aldatu] Bertsolaritza

  • 1987tik plazaz plazako bertsolaria.
  • Zumaiako Bertso eskolan haur eta gaztetxoen irakasle.

[aldatu] Literatura

  • Irudika Idurika (Gatuzain): margolanak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Mikel Dalbret margolariarekin batera.
  • Zikloak (Arabera): argazkiak eta bertsoak elkartzen dituen liburua, Joseba Olalde argazkilariarekin batera.
  • Riomundo (Txalaparta): nobela.
  • Apaizac Obeto (Elkar): abentura, historia eta kronika liburua.

[aldatu] Gidoigintza

  • Martina (ETB3) telesailean gidoilari burua.
  • Udazkeneko loreak (ETB1)
  • Bidaia intimoak dokumentala
  • Apaizac Obeto dokumentala

[aldatu] Musika

Letragile: Negu Gorriak, Gozategi, Bizkar Hezurra, SA, Zaldibobo, Anari, Def con Dos, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi, Imuntzo eta Beloki, Gari, Esne Beltza, Ken zazpi, Korrika, Araba euskaraz, Nafarroa Oinez...

Karidadeko Benta (Gaztelupeko Hotsak) taldearen sortzaile, abeslari eta letragile. Hiru diska: Karidadeko Benta, Amore amore, San Quirico

Bertsojazz ekimena. Donostiako Jazzaldiaren baitan abiatutako bertsoa eta jazza uztartzen dituen ekimenaren partaide.


[aldatu] Komunikabideak

  • Prentsa: Egin eta Gara egunkarietan, Nabarra eta Zazpika aldizkarietan denboraldietako kolaboratzaile lanak.
  • Irratia: Hala Bedi irratian "Punto eta koma" irratsaioan esatari-gidoilari lau denboraldi, eta Euskadi Irratian denboraldietako kolaboratzaile lanak.
  • Telebista: ETBko hainbat tertulietan denboraldietako partaide.
  • Internet: Itsasotik begira blogaren sortzaile eta arduradun.

[aldatu] Ikus-entzunezkoak

  • Bidaia intimoak dokumentala (2009), zuzendari eta gidoilari (Orio produkzioak, Korrika).
  • Apaizac Obeto dokumentala (2010), zuzendari eta gidoilari (Orio produkzioak).
  • Gazta zati bat dokumentala (2012), zuzendari eta gidoilari (Nazioen mundua).

[aldatu] Bestelakoak

Itzulpengintza: gaztelania-euskara itzulpenak egin ditu, itzultzaile autonomotzat.

Irakaskuntza: AEK, Inlingua. Euskara irakasle.

Apaizac Obeto (Albaola Itsas Kultur erakundea-Parcs Canada) espedizioko partaide eta kronista.

Bertsojazz ekimenaren partaide.

Albaola Itsas Kultur Erakundeak eraikiko duen San Juan baleontziaren proiektuaren bultzatzaile.

2006ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, "erakunde armatuarekin" kolaboratzea egotzi zion beste zortzi lagunekin batera.[1]

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak