Barkoxe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Barkoxe

 Zuberoa
Barkoxe herriko maskarada; atzealdean, Herriko Etxea ageri da
Barkoxe herriko maskarada; atzealdean, Herriko Etxea ageri da
Izen ofiziala Barcus
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Oloroe-Donamaria
Maule-Lextarre
Alkatea Jean-Marc Baranthol
(2008-2014)
Herritarra Barkoxtar
Koordenatuak 43°11′N 0°46′W / 43.183°N 0.767°W / 43.183; -0.767Koordenatuak: 43°11′N 0°46′W / 43.183°N 0.767°W / 43.183; -0.767

Barkoxe kokapena.png

Eremua 46,93 km2
Garaiera 176 m – 793 m
Distantzia 14 km Maule-Lextarrera
Posta kodea 64130
INSEE kodea 64093
Biztanleria 741 bizt.
Dentsitatea 15,79 bizt./km²

Barkoxe Zuberoako udalerri nagusietakoa da, Basabürüan kokatua. Lurraldeko hirugarren udalerri populatuena da, Maule-Lextarre eta Sohütaren ondoren. 774 biztanle zituen 1999an (1896an 1.610).

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Ingurune naturala

Haranbeltzeko basoaren zati bat udalerriko lurretan dago.

[aldatu] Hidrografia

Barkoxe zeharkatzen dute Joos ibaiak eta haren ibaiadarrek. Hona hemen ibaiadarrak:

  • Bouhateko erreka
  • Etxantxu
  • Handia
  • Ibarra erreka (7 km.) eta haren ibaiadarrak:
    • Ibarra erreka (4,4 km.) eta haren ibaiadarrak:
      • Askontxilo erreka
      • Athaketa
    • Letxegita eta bere ibaiadarra:
      • Ilharra
  • Oihanart
  • Sulu
  • Sustaris

Badira Auzeten ibaiadar batzuk ere, udalerria zeharkatzen dutenak:

  • Askania
  • Ibarle erreka eta haren ibaiadarra:
    • Anbelseko erreka

Bestetik, Bitole errekak ere udalerria zeharkatzen du.

[aldatu] Etxeak eta Auzoak

Barkoxeko kapera.
  • Ahargo Pea
  • Agaras
  • Barkoxe
  • Barnea
  • Gaztelondo
  • Kaperra
  • Larraja
  • Maisonave
  • Uharte auzoa

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Toponimia

Barkoxeko eliza eta pilotalekua

Herriaren izena, Frantsesez eta okzitanieraz, Barcus da,[1] eta forma hauek izan ditu historian: Barcuys (1384, Nabarrengoseko notarioek[2]), Barcuix (1462, Oloroeko notarioek[3]), Sent-Saubador de Barcuix (1470 inguruan, Ohixen kontratuak[4]), Barcoys (1520, Zuberoako ohitura[5]), Barcux (1580, Lüküzeko paperak[6]) eta Barcinx (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko eskutitza).

Uhart auzoaren toponimoa 1520ean Zuberoako ohituran[5] agertzen den baserriaren izena da.[1]

[aldatu] Historia

Barkoxen Zuberoako bizkonderriaren menekoa zen abadetxe laikoa zegoen. Han, errege-epaitegia edo bailego zegoen,[1] eta haren epaiak Lextarreko gortera apelatu zitezkeen. 1790. urtean Maule-Lextarreko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen Barkoxe. Kantonamendu horretan, Barkoxez gain Arrokiaga eta Ospitalepea herriak zeuden. 1879. urtean, altxor bat aurkitu zen, zeltiberiar txanponez osatua, K. a. 400-100. urteen ingurukoa.

Barkoxen bazen Arbailetako mezulari-zerbitzua edo messagerie,[1] Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxe berak osatuta).

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
2.299 2.229 2.370 1.921 2.497 2.472 2.372 2.303 2.341
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
2.119 2.091 2.007 1.807 1.740 1.781 1.740 1.692 1.614
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
1.591 1.549 1.602 1.350 1.365 1.322 1.340 1.200 1.113
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
1.101 990 957 916 788 774 - - -


[aldatu] Alkateak

Agintaldia Auzapezak Alderdia Lanbidea
1935-1954 Ambroise Bethular
1954-1989 Jean Baptiste Jauregiberri
1989-1995 François Uturri
1995-2001 Jean Barneix
2001-2014 Jean-Marc Baranthol

[aldatu] Ekonomia

Barkoxeko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (polilaborantza eta artzaintza).

[aldatu] Kultura

2009an Barkoxek maskarada[7] antolatu zuen.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Ekipamenduak

Udalerriak haur-eskola bat du Barkoxe auzoan.

[aldatu] Barkoxtar ospetsuak

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b c d Paul Raymond: Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque.
  2. Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  3. Oloroeko notarioak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
  4. XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
  5. a b "Coutume de Soule de 1520", 1760ean Pauen argitaratua.
  6. Lüküzeko paperak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
  7. «Abian dira Xiberoko maskaradak», Euskal Kulturaren Ataria, 2009-02-01.
  8. Mérimée datu-basea
  9. Philippe Veyrin, Les Basques, 76. orr. - Arthaud, 1975. ISBN 2-7003-0038-6
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Barkoxe
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa