Kofi Annan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kofi Atta Annan

Kofi Annan diplomatikoa eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia izan zen 1997tik 2006ra bitartean. 1938. urtean Ghanan jaioa. 2001. urtean Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

[aldatu] Bizitza

Ekonomia-ikasketak egin zituen Ghanan, Suitzan eta Estatu Batuetan. 1962an Osasunaren Munduko Erakundeko aurrekontuen bulegoan hasi zen lanean, eta, harrezkero, Nazio Batuen Erakundearen funtzionario izan da. 1974-1976 bitartean, Ghanako Turismo ministerioarentzat lan egin zuen. NBEren barruan organismo batzuetan eta besteetan lan egin ondoren, 1987an idazkari nagusiaren finantza-gaietarako aholkulari eta laguntzaile izatera iritsi zen (bai Javier Pérez de Cuéllarrekin, bai Butros-Galirekin). 1995-1996 bitartean idazkariorde nagusia zelarik, Butros-Galiren ordez aritu zen Jugoslavia ohian bake-lanetan. 1996an Batzar Nagusiak NBEko idazkari nagusi aukeratu zuen (Estatu Batuek Butros-Gali berriro hautatzeko ezetza eman baitzuten), eta bera da orain arte postu horretara iritsi den karrerako funtzionario bakarra. 1998an Saddam Hussein presidentearekin elkarrizketatu zen Bagdaden, estatubatuarrek Iraki egin nahi zioten erasoa eragozteko asmoz, irakiarrek ez baitzuten baimenik eman nahi ustez zituzten armategi kimikoa eta biologikoa ikuskatzeko. Negoziazio horietan izan zuen arrakastarekin asko hazi NBEren ospea nazioartean, aurretik porrot ugari izan baitzituen gatazka horretan. 2001ean Bakearen Nobel Saria jaso zuen, mundu ondo antolatu eta baketsuago baten alde egindako lanagatik.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak