Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura

Euskal kultura

Beren hizkuntza oinarritzat hartuz eta eragin ezberdinak berenganatuz, Euskaldunek kultura berezi bat sortu dute.

Herri Urrats 2012 - Senpere (EKE-Jakes Larre)
Kultura horren eramaileak gehienetan herritarrak berak dira, zuzenki aktore bilakatzen baitira. Dauzkan ezaugarri nagusiek (pilota, dantza...) eta sortzaile talendutsuek itxura partikularra eta modernoa eskaintzen diote mundu zabalari.

Euskal kultura bihotzean

Inguruko kulturen ekarpenez jabetuz, Euskaldunek beren kultura unibertsoa euskararen inguruan sortu dute. Hala izan da iraganean.

''Belagileen trajeria'' pastorala (2009)
Hala da gaur egun, are gehiago hiritartzeak, baserri-hiritartzeak eta trukaketen globalizazioak eragin kulturen arteko "adarkatzeen" garapenarekin.

Hitz horien gibelean kultura bizipen bat ezkutatzen da, arte-errealitate bat kontsumitu baino biziarazten duten emaztek eta gizonek partekaturik: oroz gainetik, euskal kultura parte hartzaile eta herrikoia da.

Kultur animazioa ez da ekitaldi folklorikoei mugatzen.

Euskal kultura: aurrera doan oroimena

Eguneroko praktika horiek kanpoko ekarpenei irekia den kultur adierazpen bat moldatzen dute. Euskal kantuaren eta musikaren alorra da, behar bada, tokiko ondare fondoan globalizazioaren ekarpenak integratzeko gaitasun horren ilustraziorik onena: gaur egun, euskal koblarien bertsoak entzuten ahal dira doinu zaharretan eta a capella emanik, ber-denboran euskarazko sorkuntzak, latino, funk edo jazz musikek eragin doinutan kantatzen direlarik.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2009
Oro har, euskal kultura aurrera doan oroimen baten antzekoa da. Bertsularitzak du hobekien erakusten nola euskal ondarearen kultur adierazpenik tipikoena
gaurko munduari egokitu zaion. Mendez mende laborantza mundutik etorri koblariek eramanik, bertsolaritza Euskal Herriko hiriguneetako euskaldun gazteek gehien maite duten adierazpide bihurtu da, beste herrialde batzuetan rap musika bezala. Bertsolari gazte horiek tokiko "izarrak" dira Eta hauetarik batzuk bertsolaritzaz bizi dira
ere..

Azpimarratzekoa da ere herrikoia izateaz gain, euskal kultura beren arteaz bizi diren artisten kultura bat dela, eta artista profesional horiek beren indar guziak eskaintzen dizkiotela sorkuntza garaikideari.

"Euskal munduak" sareko erakusketa

Euskal munduak

44 bideo | 120 argazki | 40 soinu
www.batekmila.net

Agenda
  • Hitzaldiak
  • Ondarea
Jean Pierre Cazaux "L'histoire des Forges de l'Adour" 2013/03/01
  • Bertso saioak
Bertsu afaria 2013/03/01
  • Ekitaldiak & festibalak
  • Euskara
Hendaia Euskaraz 2013 Noiz arte: 2013/03/31
  • Animazioak
  • Zinema
Gazta zati bat 2013/03/01
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Musika
Beñat Etxepare lizeotarren ikusgarria 2013/03/01
  • Animazioak
  • Zinema
"Korrika" filma 2013/03/01
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
Kiribil "Orobil borobila" 2013/03/01
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
Debrien bisaia 2013/03/01
  • Kontzertuak
  • Rock
Eusk'Rock 2013/03/02
  • Animazioak
  • Inauteriak
Hiriburuko inauteriak 2013/03/02
  • Ikuskizunak
  • Kontzertuak
  • Dantza
  • Musika
Zarena Zarelako ''Ainarak'' - Mikel Urdangarin 2013/03/02
  • Kontzertuak
  • Rock
Xiberoko Botzaren kontzertua 2013/03/02
  • Animazioak
  • Euskal kultura
Euskaraz goza 2013/03/02
  • Hitzaldiak
  • Maskaradak
Maskaradak denboran 2013/03/02
  • Animazioak
  • Inauteriak
Buruziganteak, buruhandiak eta ziganteak sortzeko lehiaketa-desfilea 2013/03/03
  • Animazioak
  • Maskaradak
Maskarada Atharratzen 2013/03/03
  • Animazioak
  • Kantua
Kantalasai 2013/03/03
  • Animazioak
  • Ipuinak
Euskal Herriko itzulia 2013/03/06
  • Hitzaldiak
  • Gizarte-zientziak
  • Historia
Emaztearen estatutu juridikoa Ipar Euskal Herrian frantses iraultza aitzin 2013/03/07
  • Animazioak
  • Zinema
Bertsolari filma 2013/03/08
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
Ganorax "Ze oze, o ze !" 2013/03/08
  • Animazioak
  • Euskara
Donibane Garaziren bisitaldi alaitua 2013/03/09
Hitzordu gehiago