Hemen zaude: Hasiera Kultur eragileak Albiste profesionalak

Albiste profesionalak

Kultur eragileei zuzendutako albiste haria.

Iparraldeko eragileen ebaluazioa egiteko bi langile xerkatzen ditu Bai euskarari ziurtagiriaren elkarteak

Iparraldeko eragileen ebaluazioa egiteko bi langile xerkatzen ditu Bai euskarari ziurtagiriaren elkarteak

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bi pertsona kontratatzeko prozedura hasi du. Hain zuzen, "Bai Euskarari" ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egiteko. Egun erdiko lanpostuak dira, eta kontratuak hiru hilabetekoak dira, 2013ko apirilaren erditik goiti hastekoak. Hautagaitza txostenak martxoaren 20a aitzin helarazi behar dira.

Gehiago irakurri

2013ko Euskal kultur erakundearen ohiko eta ezohiko biltzar nagusiak

2013ko Euskal kultur erakundearen ohiko eta ezohiko biltzar nagusiak

2013/02/21

Euskal kultur erakundearen ohiko eta ezohiko biltzar nagusiak 2013ko martxoaren 23an, larunbat goizeko 10:00etatik goiti iraganen dira, Ezpeletako herriko gelan. 2012. urteko bilana egiteko mementua izanen da baita ere EKE-ren araudi berrien onartzeko parada. Elkarte-kideak baita kultur eragile guziak gonbidatuak dira bilera garrantzitsu honetara.

Gehiago irakurri

Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia

Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia

"Hogei'ta" ekintza labelaren karietara, Euskak kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Donostia 2016 – Europako kultura hiriburua Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmer aretoa (Cenon) eta le Florida gela (Agen) bildu dituzte mugaz gaineko proiektu deialdi bat abiatzeko gaurko musiken eta irudiaren alorretan.  Hautagaitza aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 30a.

Gehiago irakurri

Baionako bestetan musika animazioan aritzeko deialdia

Baionako bestetan musika animazioan aritzeko deialdia

2013/02/14

Baionako herriko etxeak Baionako bestetan ari diren musika taldeak kontratatzen ditu deialdi publiko baten bitartez. Aurtengo bestak uztailaren 24tik 28ra iraganen dira eta musika eta kantari taldeei zuzendu deialdia martxoaren 12a arte dago zabalik.

Gehiago irakurri

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldia - 2013ko deialdia

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldia - 2013ko deialdia

Hirugarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Hogei’ta labelaren kari, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2013an, Abbadia Eremuan, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 30a.

Gehiago irakurri

Euskararen Erakunde Publikoak langile bat xerkatzen du

Euskararen Erakunde Publikoak langile bat xerkatzen du

Euskararen Erakunde Publikoak kontulari / kudeatzaile administratibo bat xerkatzen du 10 hilabeteko ordezkapena segurtatzeko. Hautagaitzak 2013ko otsailaren 20ko helarazi behar dira berantenaz.

Gehiago irakurri

Euskal kulturaren Iparraldeko agendaren sintesia

Euskal kulturaren Iparraldeko agendaren sintesia

2012. urtean, www.eke.org atarian argitaratu diren 1028 gertakarien datetan oinarrituz, kultura agendaren sintesia bat egin du lehen aldikotz Euskal kultur erakundeak. Kategorien eta Iparraldeko lurraldeen arabera. Infografia batzuen bidez laburbilduak izan dira datu horiek, sarean eskuragarri den dokumentu batean.

Gehiago irakurri

Ondare kultural ez-materialaren inguruko ikastaroa

Ondare kultural ez-materialaren inguruko ikastaroa

Udako Euskal Unibertsitateak "Ondare kultural ez-materiala: identitatea eta imaginario kolektiboa ezagutu" izeneko ikastaroa antolatzen du Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gaian interesa daukan edonori irekia da. Ikastaroa 2013ko otsailaren 20tik goiti hasiko da Gaizka Aranguren-ren zuzendaritzapean.

Gehiago irakurri

Baionako kontserbatorioko ikasleak euskal kulturan murgiltzen

Baionako kontserbatorioko ikasleak euskal kulturan murgiltzen

Baionako Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko eguna antolatzen dute otsailaren 9an. Goizeko mintzaldiak publiko zabalari idekiak badira ere arratsaldeko tailerrak kontserbatorioko ikasleei mugatuak dira. Euskal Herriko dantzak eta musikak landuko dituzte bertan.

Gehiago irakurri

Iparraldeko konpilazioa IX

Iparraldeko konpilazioa IX

2013/01/21

Iparraldeko Prod - IPK elkarteak Iparraldeko konpilazioaren 9. edizioa antolatzen du. Tokian tokiko taldeei zuzendua da deialdia, edozoin generokoak izanik. Segipena eskaintzen zaie grabaketa baten burutzeko baita bira batean parte hartzeko. Hautagaiek prentsa-txostena eta maketa igorri behar diezkete antolatzaileei 2013ko martxoaren 25a baino lehen.

Gehiago irakurri

Albiste profesionalak emailez

Harpidetu kultur eragileei zuzendu albistegi profesionalari: deialdiak, formakuntza proposamenak, esteka interesgarriak...hilabetean behin zure e-postan.

Izena, deitura

Emaila:

Laburrean
Memorio kolektiboa, bilketa eta sorkuntza artistikoa

OARA Akitaniako erakunde artistikoak ikusgarrigintza alorreko profesionalei zuzendu seminarioa antolatzen du Molière-Scène d'Aquitaine aretoan eta Akitaniako Museoan Bordelen. Memorio kolektiboaren balorapen artistikoa izanen da aipagai. Izen emateak: 2013ko martxoaren 18a aitzin.

Tags:

Hedapen eta mediazio zinematografikoaren inguruko formakuntza laburra

CNC erakundeak et Passeurs d’images egiturak formakuntza egun bat proposatzen dute urte guziz bezala Parisen 2013ko maiatzaren 17an. Filmen hedapena aro numerikoan jorratua izanen da gehien bat karia hortara. Parte-hartzea: dohainik. 60 leku, hautagaitzari irekiak. Izena emateko epea : 2013ko martxoaren 31.

Tags:

NACRe - Flash expert

NACRe Rhône-Alpes kultura agentziak hainbat xehetasun eskaintzen dizkie kultura egiturak kudeatzen dituztenei bere "Flash expert" hilabetekari elektronikoaren bidez, betiere frantses fiskalitateari eta arlo juridikoari begira. 

Tags:

Mikel Zarate saria 2013

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute. Lanak hartzeko azken eguna 2013ko apirilaren 30a izango da. 

Tags:

Amaturren ekimen artistikoen eta kulturalen sustatzeko fondoa

Ikusgarrigintza eta arte plastikoen alorretan artista amaturren ekimen artistikoen eta kulturalen sustatzeko fondoa berretsi du Frantziako kultura ministeritzak 2013. urterako. Egitasmo deialdia 2013ko apirilaren 2a arte zabalik da.

Tags:

Gehiago…