Kultura ekintzak eta egitasmoak
Euskal kultura ondarea
Euskal kultur erakundeko ondare zerbitzuak eskualdeko nahiz departamenduko batzorde ezberdinetan parte hartzen du (CRPS, CAUE...). Herrien eskaeren arabera, ondarearen balorapen egitasmoak abiatzen laguntzen ditu. Bestalde, Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorraren bilkurak eta gogoetak animatzen ditu.
Zerbitzuaren lan ildo nagusienen artean, Baxe-Nafarroako ahozko memorioaren bilketa aipatzekoa da, 2007-2013 urteetako Euskal kultur erakundearen lehentasunetarik bat delarik.
- Xehetasun gehiago : Terexa LEKUMBERRI (Ondarearen zerbitzuko arduraduna)
Heziketa artistikoa eta kulturala ikastetxeetan
Euskak kultur erakundea baliabide zentro bat da, Ikuskaritza Akademikoak eta DRAC Kultura zuzendaritzak onartua heziketa artistiko eta kulturalarentzat, bai ikastetxeetan, ikastetxeetarik kanpo, eta orokorki, euskarazko formazioentzat ere. Departamenduko heziketa kulturalaren garapen planoaren karietara (Errektoragoaren, Inspekzio Akademikoaren, Akitaniako DRAC zuzendaritzaren, Departamenduko Gazteria eta Kirol zuzendaritzaren, Kontseilu Orokorraren, Eskualdeko Kontseiluaren eta Herriko Etxe batzuren partaidetzarekin), Euskal kultur erakundea kultura bitartekaria da heziketa artistiko proiektuetan.
- Xehetasun gehiago : Maia Etchandy
Ikusgarrigintza
Euskal kultur erakundeko ikusgarrigintza zerbitzuak ingenieritza lana egiten du artista amatur eta profesionalentzat.Hori gauzatzen ahal da laguntza artistiko baten bidez proiektuaren fase desberdinetan (artista amaturren kasuan), edo hedapen sareen garapenaren bidez (profesionalei dagokienez).
Bestalde, Euskal kultur erakundeak bere jakinduria ekar dezake gertakari artistiko eta kulturalen elkarlanean sortzeko, Euskal Herriko eta kanpoko baliabide-zentroetan.
Xehetasun gehiago : Frank SUAREZ (Ikusgarrigintza zerbitzuko arduraduna)
Lurralde kultura animazioa
Gaur egun, Euskal kultur erakundea euskal kulturaren baliabide-zentro bat daekitaldi bereziak hala nola kultura asteak, kontzertu edo mintzaldi sailak antolatu nahi dituzten ipar Euskal Herriko herri ezberdinentzat.
Adibide batzu : "Kaperan a kapela" sailaren animazioa Hendaiako Abbadia Jauregian, "Euskal kultura argitan" saila Donibane-Lohizunen, euskal kultura animazioak Biarritzeko mediatekan, "Euskal bide arteak" jardunaldiak Bidarten...
- Xehetasunak : Maia Etchandy
Kultura politika publikoen arragoan
Euskal kultura gehiago politika publiko ezberdinetan sartzeko helburuarekin, erakundeetako partaideek Euskal kultur erakundeari eginkizun berri bat eman die : hiri, herri-elkargo, eskualdeko egitura publikoetako arduradunen laguntzea politika publikoak zehazterakoan. Euskal kultur erakundeak daukan jakinduriarekin eta/edo bateratzen dituen kultura aktoreen bitartez, xede hartzen du euskal kulturaren inguruan ikerketen egitea, erakundeetako arduradunen aholkatzea politika publikoen finkatzen eta bideratzen, lurralde bakoitzeko kultura aktoreekin batera.
Harremana: Clémence Labrouche
Mugaz gaineko harremanak
Iparraldearen eta hegoaldearen arteko kultura trukaketen azkartzeko, Euskal kultur erakundea baliabide-zentro bat da : artistak proposatzen ditu, beraiekin harremanetan sartzen da, kultura egunak edo asteak antolatzen ditu hego Euskal Herriko herri eta elkarteekin.
Hona hemen, EKEk parte hartzen duen kultura gertakari batzu : Donostiako "Iparraldea Bertan", Andoaingo "Iparraldea Andoainen" kultura zikloak, Durangoko liburu azoka, Azpeitiako antzerki topaketak...
Politika horrek Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal kultur erakundearen arteko elkarlan hitzarmenaren babesa dauka.
- Xehetasunak : Maia Etchandy
Sustengua kultura elkarteei
Elkarteek kultura ekintzak proposa eta kudea ditzakete Euskal kultur erakundearen laguntzarekin. 1990ean sortu zenetik, Euskal kultur erakundeak ehun bat elkarte partaide laguntzen ditu, elkarteek berek proposatu proiektuentzat. Laguntza teknikoa izan daiteke (aholkuak, gelen atxematea...) edo dirulaguntza (partaidetza eskaera EKEk urteko finkatu epearen barne egin ondoren).
- Xehetasun gehiago : Maia Etchandy
- Laguntza kultura elkarteei
Ikerketak eta azterketak
Euskal kultur erakundeak, ikertzen duen (inkestak, ikerketak, azterketak...) ingurumen soziokulturalari arreta handia ematen dio, behar dituen gaitasunez inguratuz gai jakin batzuei buruz. Bestalde, alor kultural eta artistikoetan ari diren eragileak identifikatzen ditu eta lurraldean zehar eramanak diren ekimenak sailkatzen ditu, euskal kulturaren behatoki bat sortzeko asmoz. Datu objektibo horiei esker, orientabide artistikoak finkatzen edo ipar Euskal Herriko kultura biziari buruzko erreferentziazko dokumentuak ekoizten ahalko dira.
- Xehetasun gehiago : Pantxoa ETCHEGOIN (Zuzendaria)
- Dokumentuak eta argitalpenak
Erakusketa ibiltariak eta argitalpenak
Euskal kultura publiko zabalari eta publiko jakin bati (haurrak...) ezagutarazteko daukan misioaren arabera, Euskal kultur erakundeak euskarri desberdinak sortzen ditu. Euskarri horiek toki handia egiten diete informazio eta komunikazio teknologiei. Erakusketa ibiltariak izan daitezke ere, DVDak, baina ere paperezko argitalpenak (plaketak...).
- Argitalpenak, CDak, CD-ROM-ak, liburuak, plaketak
- Euskal kultur erakundearen erakusketa ibiltariak
- Xehetasunak : Jakes LARRE (Multimedia zerbitzua)
Internet eta euskal kultura
2005eko apirilan sortu www.eke.org euskal kulturaren web atariaren eguneratzea eta garatzea Euskal kultur erakundeko multimedia zerbitzuaren esku da.Sarean dauden eduki numerikoen plataforma bat da, honen inguruan gai berezi batzuei buruzko webgune eta blog andana bat daudelarik (bertsularitza ww.bertsulari.com webgunean, Euskal Munduak erakusketa www.batekmila.com webgunean, memorio kolektiboaren bilketa zaharren.urratsetik.eke.org webgunean etab...).
www.eke.org ataria Euskal kultur erakundearen tresna nagusia da euskal kulturaren hedatzeko eta ezagutarazteko daukan misioan.
Xehetasunak : Jakes LARRE (Multimedia zerbitzua)
Epe luzerako kultura programak
1997az geroz, Euskal kultur erakundeak urte batzuetako kultura programak abiatu ditu. Hauek usaiako ekintzak gai berezi batzuekin uztartzen dituzte : adibidez, "Kantuketan" (1998-2003) euskal kantuaren eta musikaren inguruan izan da, "Batekmila" (2004-2008) kultura aniztasunaren eta euskal nortasunaren arteko harremanetaz. Programa federatzaile horiek kuadro bat eman diete EKEren misioei eta elkarte partaideenei ere.
Euskal kultur erakundea gazteei zuzendutako programa berri bat garatuko du 2011tik aitzina : "Hogei'ta".
Xehetasun gehiago : Pantxoa ETCHEGOIN (Zuzendaria)