''Kultura'' emaitza fondoa
"Culture/Kultura" emaitza fondoaren sortzearekin, Scène nationale Bayonne Sud-Aquitain eta Euskal Kultur Erakundea Euskal Herriaren kultura garapenean parte hartu nahi duten guziei irekia zaien partaidetza desmartxa berri batean sartzen dira.
Emaitza fondoa, nasaitasun mota guziak (dohaintza, legatu, eskuz egindako emate, bizi aseguru, eskuzabaltasun publikorako dei,...) eskuratzeko gai den fundazio baten gisan ari da. Abantaila fiskalak eta ordainsariak badira emaile guzientzat.
Hala Kultura emaitza fondoak Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalak eta Euskal Kultur Erakundeak eramaten dituzten ekintzen garapenean parte hartzen du. Ber denboran, bi kultur instituzioei interesatuko zaizkien proiektu berrien azaleratzea sustatzen du.