Prentsari oharra

Euskal kultura Ravel Kontserbatorioan

Baionako Maurice Ravel kontserbatorioak eta Euskal kultur erakundeak euskal kulturaren inguruko eguna antolatzen dute otsailaren 9an, larunbatez, 9:00etatik goiti.

Goizeko mintzaldiak publiko zabalari idekiak izanen dira : euskarari buruzko argibide zenbait aurkeztuak izanen dira, halaber ikusiko dugu nola poesia eta musika kurutzatzen diren, euskal kantuari kolore berezia emateko. Gai horietan berezituak diren aurkezleek ohizko musika adierazpenak zehaztuko dituzte : bertsulari baten inprobisazioak, dantzaren, kantuaren eta musikaren inguruko ekitaldi kolektiboak, etabar.

Goizaldearen urhentzeko, Euskal Herriko musikaren historian gaindi ibiliko gara, hor aipatuak izanen direlarik jakinduria erakutsi duten ereslariak… Sarasate eta Ravel bezalakoen ondoan, gaurko konpositore gazteak, hauek euskal kultura egunero arraberritzen dutenaren marka…

Arratsaldean, Kontserbatorioko ikasleek Euskal Herriko musiken eta dantzen tailerretan parte hartuko dute.

Bestalde otsailaren 1etik 22ra Euskal kultur erakundeak ekoiztu "Kantuketan" ukipen-pantailak kontserbatorioaren harreran izanen dira kontsultagarri. Instalazioak 120 euskal kanturen entzuteko parada eskaintzen du, lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, inglesa eta gaztelera) eta horretaz gain, erakusketan zeuden bideo artxiboen eta elkarrizketa zatien gozatzeko aukera.

Note à la presse

La culture basque au Conservatoire Maurice Ravel

Le Conservatoire Maurice Ravel de Bayonne et l’Institut culturel basque proposent une journée consacrée à la culture basque le samedi 9 février à partir de 9h00.

Avec en matinée des conférences ouvertes à tous. Elles traiteront des différentes expressions musicales traditionnelles et seront menées par des intervenants de qualité : des improvisations du bertsulari, poète-musicien, aux différentes formes de représentations populaires.

Pour clore la matinée, un regard sera posé sur l’histoire musicale du Pays Basque à travers des artistes qui ont marqué par leur talent l’histoire de la musique… de Sarasate à Ravel jusqu’aux compositeurs d’aujourd’hui dont plusieurs seront présents cette journée, témoignant de la vitalité de la culture basque de notre temps.

L’après-midi sera réservée aux élèves du Conservatoire qui pourront pratiquer en ateliers les musiques et les danses du Pays Basque.

Par ailleurs les bornes tactiles "Kantuketan" de l'Institut culturel basque seront consultables à l'accueil du conservatoire du 1er au 22 février. Cette application quadrilingue (basque, français, anglais, espagnol) permet l’écoute de près de 120 chants basques, la consultation de témoignages de chanteurs et de musiciens ainsi que le visionnage des images d’archives qui furent présentées au sein de l’exposition "Kantuketan".

Iturria

EKE - Prentsa bulegoa | 2013/02/06

Source

ICB - Espace presse | 06/02/2013

Harremana | Contact

Pantxoa ETCHEGOIN
Tel. 0(033) 5 59 93 25 25 | etchegoin@eke.org

Conservatoire Maurice Ravel
Tel. 0(033) 5 59 31 21 70