Bertsularitza
Beste herrialde batzuetan desagertzear dagoen ohitura zahar honek Euskal Herrian harrigarriko garapena hartu du batez ere txapelketen sortzearekin XX. mendean, eta 1980. hamarkadatik transmisioa segurtatua izan delarik bertsu-eskolen bidez eta saio antolaketen sustatzearekin. Bertsularitzaren bilakaerak erakusten du arte honek garatzen eta kodifikatzen jakin duela.
Bultzada handi bat ezagutu du horrela bertsularitzak Euskal Herrian eta gogoan ditugu oraino bertsulari ospetsu batzuen izenak.
Hauen ondotik, XXI. mende hastapen honetan, belaunaldi gazteak jarraitzen du berea ekarriz. Transmisiotik eta tradiziozko saioetatik at, sorkuntza eremutan dabil bertsularitza uztartu nahian beste arte motekin (dantza, musika). Bertsularitza garai modernoetan ongi txertaturik dagola adiearazle!
"Batekmila-Euskal Munduak" erakusketatik ateratako bertsularitzaren inguruko bideoklipa (2007 - EKE)
Gehiago jakin:
- Bertsularitzaren historia
- Ipar Euskal Herriko bertsularitza (Lapurdi, Baxe Nabarre, Xiberoa, Bertsularien Lagunak, Xi - La - Ba xapelketa)
- Bertsularia eta emaztea bertsularitzan
- Bertsuaren arauak (doinua, neurria, errima, ditxolaria eta koplaria)
- Saioak eta txapelketak
- Ahozko inprobisazioa munduan gaindi
- Baliabide nagusiak
- Webografia
- Bibliografia