Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea ''Kultura'' emaitza fondoa

''Kultura'' emaitza fondoa

Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazional eta Euskal Kultur Erakundearentzako emaitza fondo bakarraren sortzeari esker emaileek (enpresa pribatu, pertsona) gradu berean eta aldi berean laguntzen ahal dituzte euskal kultura eta beste kultur adierazpenak.

"Culture/Kultura" emaitza fondoaren sortzearekin, Scène nationale Bayonne Sud-Aquitain eta Euskal Kultur Erakundea Euskal Herriaren kultura garapenean parte hartu nahi duten guziei irekia zaien partaidetza desmartxa berri batean sartzen dira.

Emaitza fondoa, nasaitasun mota guziak (dohaintza, legatu, eskuz egindako emate, bizi aseguru, eskuzabaltasun publikorako dei,...) eskuratzeko gai den fundazio baten gisan ari da. Abantaila fiskalak eta ordainsariak badira emaile guzientzat.

Hala Kultura emaitza fondoak Baiona-Hego Akitaniako Eszenatoki Nazionalak eta Euskal Kultur Erakundeak eramaten dituzten ekintzen garapenean parte hartzen du. Ber denboran, bi kultur instituzioei interesatuko zaizkien proiektu berrien azaleratzea sustatzen du.

Xehetasunak

Emaitza fondoaren azken berriak
Culture-Kultura fondoak haurrak eta gazteak laguntzen ditu euskal kulturaren biziberritzen

Euskal kultur erakundeak (EKE) gazteen kultura dinamiken erakusle izango diren sorkuntza eta adierazpide artistiko baita trukaketa esparruak lagundu nahi ditu «Hogei’ta» programaren bidez. Paraleloki, epe ertain eta luzerako, EKEk gogoeta bat abiatu nahi du bere partaideekin, ondarearen transmisiorako tresna iraunkorren … Xehetasun gehio

Cet article Culture-Kultura fondoak haurrak eta gazteak laguntzen ditu euskal kulturaren biziberritzen est apparu en premier sur Culture Kultura.

Culture-Kultura « Hitz-enea » erakusketa ibiltaria sostengatzen du

Euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografia egon ere ez zegoenean. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Tatoena), toponimiak (Beresalde)  etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo … Xehetasun gehio

Cet article Culture-Kultura « Hitz-enea » erakusketa ibiltaria sostengatzen du est apparu en premier sur Culture Kultura.

3 galdera mezena bati : Novaldi

Badu 10 urte Culture/Kultura emaitza fondoaren mezena den Novaldi enpresa Bidarteko Izarbel Teknogunean finkatua dela. Informazio eta komunikazio teknologietan (web & e-business) berezitua izanez, Novaldi-k  Culture/Kultura webgunea sortu berri du. Marie José Burucoa enpresa honen zuzendariak, gure galderei erantzun die. Zergatik … Xehetasun gehio

Cet article 3 galdera mezena bati : Novaldi est apparu en premier sur Culture Kultura.

Gehiago…