Eta orain zer?

Interneten topatutako diapositiba aurkezpena. Eta orain zer? galderari erantzunak bilatzen…

Norbaitek, oraindik ere, XX. mendeko pedagogo handi batzuk aipatzea gustatu zait… Azken batean, diapositiba egileak plazaratzen duen irtenbidea nahiko sinplea ematen du. Demagun Freinet eredugarria iruditzen zaigula. Bada ez gara bere garaiko inprenta bat prestatzen hasiko…

Eta orain, beraz: pedagogo handien esentzia XXI. mendeko teknologiarik erabilgarrienarekin. Betiere teknozentrismoa saihestuz, Freinetek ez zuen inprenta erabiltzen irakasten. Inprenta bere garaiko baliabidea erabilgarria iruditu zitzaion, besterik gabe.

Noam Chomsky hezkuntzaz, ebaluazioaz-eta

Noan Chomsky: El objetivo de la educación: La… por filosofiacr

Gizarte sareak eta hezkuntza

Ikuspegi apokaliptikoa

Gizarte sareak oso arriskutsuak dira. Gazteekin kontuz, edo hobe, gazteei erakutsi behar zaie zenbat eta urrunago hobe. Txikitan entxufeekin eta suarekin bezala: ez ukitu! Fú!! Familiei ere erakutsi behar zaie interneten zenbat arrisku dauden. Grooming eta ciberbullying zer den ondo ez dakien batek nola opari diezaioke semeari edo alabari gailu elektroniko madarikatu horietako bat? Etxeetan, ordenagailua egotekotan, korridorean edo sukaldean, betiere, une oro, nagusien begi bistan, segundo pare batean ere ez galdu helduen kontrola. Nagusiek interneteko seguritateari buruz hamaika ikastaro egin baino lehenago eta ondo jantzita egon baino lehenago, etxean gailurik ez, eta gero, hobe adin gutxienekoei giltzarrapo gotorrak jartzea. Pasahitzak. 23 K@raKteret@ko#aK, gutxienez. Webgunerik  galbidetsuenak,  arriskutsuenak, saihesteko iragazkirik onenak. Antibirus onenak eta beti eguneratuak eta, batez ere, serio demonio debekatu Tuenti, Orkut, Facebook, Twitter eta Guatxap horiek guztiak!

Ume bat telefono inteligentearekin jolasten. Argazkilaria: Biswarup Ganguly GFDL – CC-BY-3.0 via  Wikimedia Commons.

Irakurri gehiago >>

Irakurtzen jarraitu

Kama Sutra – Beharturiko ezkontzetatik maite grinara

Ea hezkuntzarako nola egokitzen dugun ;-)

Jokin Lacalle “Jolaus”: Leioan lezioa

Emozioaz hitz egiten hasten zen hitzaldia oso ona izango zela iragartzen zuen hasieratik bertatik…

Eta bai: bikaina hasieratik bukaeraraino.

Mila esker Jokin.

Kike Amonarrizen hitzaldia

Kike Amonarrizen hitzaldia from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

B08 Leioa – Topaketak 2013

Leioako Berritzeguneak eskatuta folio bateko laburpena ikasgelan egiten diren jarduera arruntei buruz:

Egunero egiten dena 5 minututan, 10 diapositibetan, folio batean laburtzeko erronkari aurre egiten.

Bertrand Russellek etorkizunerantz igorritako bi ideia

Krisiaren kausa. Beste iritzi bat

Ergatibu

Hona hemen Ur Apalategiren Fikzioren izterrak liburuko (128 or. et al.) “Ergatibu” ipuinean oinarritutako beste ipuin bat.

Ur Apalategiren ipuin honetan herri elebidun bateko bikote elebidun batean gertaturiko banatze prozesuaren drama, modu sinpatiko eta ironikoan narratzen da. Ipuina irakurrita ematen du dibortzioaren arrazoi nagusienetako bat arazo soziolinguistikoetan oinarriturik dagoela.

Autoaren alde bat gauez. Egilea: mark sebastian (Flickr: Boulevard (#53367)) [CC-BY-SA-2.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.0)%5D, via Wikimedia Commons

Irakurtzen jarraitu