Tag Archives: Software librea

Olentzerori gutuna

Olentzero maitea. Aurten nahiko txintxo ibili naiz. Irakaskuntza publikoan dabiltzan irakasle gehienak bezain txintxo.  Soldata murriztapenei kasurik ez eta beti bezain gogotsu lan eta lan ibili gara. Beraz, aurten, urtero eskatzen dizudan berbera eskatuko dizut berriro ere. Ahaztu ikatza behingoz, ikazkin jauna, eta ea aurtengoan informatika sistema berria oparitzen diguzun ikastetxerako.

  • Hamar urte baino gazteagoa den Harvard, hardwarekin konformatuko gara.
  • Software libre eta euskaldun merkea besterik ez dugu behar. Programa libreak doan eta azkar instalatzeko aukera eta guzti. Instalazio berriak gure esku. (Kokoteraino gaude Adobe Flash Player bat instalatzeko Pentagonoari baimena eskatu behar izateaz).
  • Ez dugu antibirusik nahi. Are gutxiago gure zergen kontu.  Gure sistema zaharra nahikoa astiro dabil antibirusik gabe ere.
  • Ez dugu software pribatiborik nahi. Are gutxiago gure zergen kontu.
  • Ez dugu Juniper Odyssey Access Client bezalako matrakarik gehiago jasan nahi. Gu aztoratzeko propio sortutako programa dela uste dugu eta.
  • Guretzat nahi ez duguna, ikasleentzat ere ez.

Gure eskaera, oraingoan bai, kontuan hartuko duzulakoan,

Agur t’erdi.

, via Wikimedia Commons

By Georges.khaznadar copyleft, Public Domain

Cosas de palacio

Eusko Jaurlaritza – Gobierno Vascon lanean dabilen lagun bati esker, jakin dut, orain, 2011. urtean, langile batzuei inprimakia bidali dietela “goitik” software pribatiboa euskaraz ere instalatzeko eskaintzarekin.

Software libre eta euskaldun instalatzeko aukerari buruz, hitz erditxorik ere ez. Ezin da administrazio publikoan horrelakorik erabili. Horrela baieztatu zidan, aurreko batean, mini-haf edo ez-dakit-zer berrabiaraztera etorri zitzaigun Jaurlaritzak azpi-kontratatutako informatika alorreko langile batek.

las cosas de palasio van despasio

Klik irudian eta duela hiru urteko artikulua modernoegi geratzen dela ikusiko

Informatikaz ezer gutxi dakit, hizkuntza irakasle xume bat besterik ez naiz eta, baina gogoan daukat Windows XP duela urte dezente ezabatu nuela etxeko ordenagailu zaharretik, lehenengo zaharregi geratu zitzaidalako eta azkenik software librera pasatu nintzelako. Handik aurrera hobeto ibili naiz software libre eta euskaldunarekin.

Nire ikasleek ere gorroto dute Windows XP (ikastetxe ia guztietan gaztelania hutsean, bide batez). Ikasle guztiek aldaera modernoagoak dauzkate etxeko gailuetan eta batzuk smart-telefonoetan ere bai. Google Chrome Windows XP-en ezin dela instalatu entzun diot gaur bertan ikasle bati, beste bati barrezka, software jurasikoan oraindik dabilela-eta esaka. Nire inguruan dauden gailuetan Ubuntu 10.10 instalatu dut, aurretik desfragmentaziorik egin gabe eta batzuetan disko gogor osoa hartuta, ze letxe. Duela hamaika urte erositako hardware pairatu behar badugu ere, software librearekin, dena euskaraz daukagu eta irakaslearen pasahitza sartuz gero, behar dugun softwarea instalatzen dugu inprimakirik bete gabe. (Sentitzen dut, azpi-kontratako lagun hori ;-)  )

Jabego pribatua eta itsaslapurrak

Ikasle batzuen arteko eztabaida. Batek iPhone bat dauka. 20€ ordainduta oparitu omen dio bere arreba nagusiak. Txinatik zuzenean ekarria. (Telefonoaren jabea eta bere familia Txinatik etorri ziren duela pare bat urte). Telefonoa liberatua dago. Orain edozein konpainiarekin egin dezake tratu jabeak, Espainian konpainia batek zeukan monopolio egoeratik aske. Barruan software librea dauka eta primeran omen dabil trepeta. Bere kide batek esan dio telefono hori pirata dela. Telefonoak liberatzea legez kanpoko ekintza dela…

–Bada jende askok egiten du– izan da bere erantzun ahula, errudun aurpegia ezin disimulatuz.

 

Objektu gutiziatua: iPhone-a.

Segi irakurtzen >>>

Irakurtzen jarraitu

Datorren 2010-10-10

Datorren 2010-10-10 data biribilean Ubunturen hurrengo bertsioa: 10.10 Maverick Meerkat.

Lagun batzuk esaten didate haiek ere Linux instalatuko luketela baina astirik ez…

Aukera ona prestatzen ari dira Bilboko Plaza Barrian irailerako. Ubunturen azken bertsioa, 10.04 Lucid Lynx, instalatzeko aukera ona. Hori instalatuta hurrengo bertsiora jauzia egitea ia berez. Aspaldidanik esan izan da 10.10 bertsioa mugarria izango dela, ilargian egin zen urrats haren pareko… Laster ikusiko dugu.

Zergatik erabili software librea?

+ Merkeagoa delako.

+ Gaur egun erabiltzeko errazagoa delako. (caeteris paribus; ez bazara aurretik beste software batekin ohitu).
+ Seguruagoa delako (birus gutxiago, esate baterako, erasoengatik babestuago).
+ Azkarragoa delako. (Antiburusen beharrik ez horrek, esaterako, berez lastertasun hobea dakar).
+ Gure hizkuntzan lokalizatuago dagoelako. (Azkarrago euskaratzen dira software libreko lanabesak, merkeago, hobeto).
+ Formatu estandarrekin lan egitea errazagoa da. Formatu batzuk (.doc, .docx, xls, xlsx, ppt EZ DIRA FORMATU ESTANDARRAK!) Administrazioan eta hezkuntzan, hizkuntza ofizialekin eta formatu estandarrekin ere ibili beharko ginateke.
+ Instalatzea eta desinstalatzea oso erraza delako. Berriztatzea are errazago. Esateko moduan ia berez berriztatzen da.
+ Software librea egonkorragoa da. Denborarekin berriztatu egiten da zaharkitu beharrean.
+ Artxiboek leku gutxiago erabili izaten dute memorian. Hobeto antolatuta gordetzen dira. Ez da desfragmentatu behar izaten.
+ Software librearekin ez gaude atzerriko enpresa baten menpe. Libreago senti gaitezke. Ez dugu “pirateatu” edo “crackeatu” behar.
+ Software libreko nazioarteko komunitateak informazio gehiago elkarbanatzen du. Enpresa pribatuetan sekretu askorekin ibiltzen dira

Arrazoi gehiago bururatzen zaizkizu?

Etorkizuneko trepetak

Minority report filmea ikusita etorkizuneko ordenagailuak nolakoak izango diren asmatze kontu horretan, nahiko bideratuta geratu nintzen. Etorkizuna gero eta hurbilago dagoela ematen du, gero eta etorkizun gutxiago geratzen zaigu…

Hezkuntzaren inguruan jarraitzen ditudan blogero [1][2] batzuk hortxe ari dira gaurko iPadarekin esperimentatzen, gure garaietako trepeta-izarra. Ni, diruarekin xuhurra naizelako-edo, trepetari etekina ateratzeko astirik ez daukadala pentsatzen dudalako-edo, edo San IGNUtiusen lagundiko jarraitzaile zintzoa naizelako, ez dut gailua zuzenean ezagutzen, vade retro!

Hemendik urte gutxitara aterako diren balizko gailu horien zain geratuko naiz oraingoz eta nire dirua, iPada erosten xahutu ordez, Googlekoen akzioak erosten inbertituko dut.

Software librea nagusitzen ari da munduan

Interneten ikusten dituzun webgune gehienak, hau barne, software librearen gainean eraikita daude. Google bilatzailea ere bai…

Gure administrazio publikoak astiro-astiro badirudi urratsak emango dituela. Inguruko hainbat unibertsitatek ere bai.

Karsten Gerloff - FSFEko presidentea

Karsten Gerloff Radio Euskadin:

http://www.eitb.com/audios/detalle/467364/las-claves-software-libre-mano-karsten-gerloff/

Software librea behar dugu!

Gure sistema informatikoa zaharkitua dago?

Ikasturte honetan gure ikastetxeko informatika sistema erabiltzaile bezala esperientzia txar batzuk izan ditugu.

Artikulu honen PDFa (Slideshare)

Artikulu honen PDFa (Scribd)

Irakurtzen jarraitu

Android euskaraz (preAlpha)

Zuoi, ene ikasle maite horiei, goiko bideo hori eskaini nahi izan dizuet zuetako baten batek ea bere hitzekin ikasgelan azaltzen digun. (Ahozko aurkezpenak egin behar izan dituzuen nirekin egunero eta batzuetan oso gai arraroak aukeratzen dituzue!)

Bideoaren estekaren berri, euskal sarean oso ezaguna den assar horren bidez izan dut eta Librezale.org banatze-zerrendan utzitako mezu batean esteka hauxe erakutsi digu.

Zer iruditzen zaizue bideoan ikusten den telefonoa? Ze software erabiltzen du?  Ze abantaila dauzka software horrek? Zenbat balio du (eurotan) software horrek? Nola lor daiteke? Ze hizkuntzatan lor dezakegu? Nola?

Zuen galderak, izatekotan, adituei, ez niri. (Zutagu sare sozial horretan izena eman, eta aurrera)

Android euskaraz

Android. Telefonoetarako software librea, lokalizatzen ari dira. (Euskaratzen eta gure kulturako ñabarduretara egokitzen ari dira).

Hona hemen Albisteak2.0-koek honi buruz egindako bideoa

Erantzun edo iruzkinak, hortxe behean. Add a comment!

Ikasketa birtuala; etorkizuna gau

Jolausi harrapatu diot bideo hau:

(Ikasle hori, bideoa ikusteko lana hartu baduzu, ea zure hitzekin azaltzen duzun zer ulertu duzun).

Erabil ezazu Firefox euskaraz!

Software libreak behar zaitu!

Software libreak behar zaitu!

Harrigarria bada ere badago oraindik  irakaslearen aurrean Firefox erabiltzen ez duen ikasleren bat edo beste… Zailagoa dela… Beste nabigatzaile bat hobea dela… Bai zera!

Ea bada, bukatu dira aitzakiak. Hemendik aurrera eskura ezazue Firefoxen azken bertsioa, gehigarri batzuk txertatu eta aurrera!

Deskargatu Firefox

Firefox hobetu gehigarri batzuekin.